Kaledonia Berria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kaledonia Berria (988)
Frantziako departamendua
Kaledonia Berria (988)
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea -
Prefetura Nouméa
Prefeta Marie-Noëlle Thémereau
Gobernu burua
Michel Mathieu
Komisario Gorena web=http://www.gouv.nc
Azpiprefeturak -
Barrutiak -
Kantonamenduak -
Udalerriak -
Kokapena
Koordenatuak 21° 15′ S, 165° 18′ E / 21.25°S,165.3°E / -21.25; 165.3Koordenatuak: 21° 15′ S, 165° 18′ E / 21.25°S,165.3°E / -21.25; 165.3
LocationNewCaledonia.png
Azalera 19 058 km²
Demografia
Biztanleria 245 580
(2009)
Dentsitatea 13,2 bizt / km²
[{{{web}}} Kontseilu Orokorraren webgunea]

Kaledonia Berria[1][2] (frantsesez Nouvelle-Calédonie, kanakeraz Kanaky) Frantziaren itsasoz haraindiko kolektibitatea da, Ozeano Barearen hego-ekialdean kokatua, uharte nagusi batez eta zenbait txikiz osatua.

Nouméa da hiriburua.

1853 urtetik da Frantziako zati da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaledonia Berriko lehen biztanlea Lapita kulturakoak izan ziren, Pazifikoan kokatutako artisau kultura garrantzitsuenekoak.

James Cook izan zen bertara iritsitako lehen europarra, 1774ko irailaren 4an. Eskozia iparraldeko Kaledonia eskualdearen omenez jarri zion "Kaledonia Berria" izena. Ondorengo urteetan, beste zenbait esploratzailek inguruko beste irlak arakatu zituzten, nahiz eta 1840ra arte ez zen europarren jomuga garrantzitsu izan. Urte horretan, sandaloaren merkataritza zela eta, merkatarien begiko izatera igaro zen.

Sandaloa urritzen joan ahala, esklabuen salerosketa handitzen joan zen; hala, Kaledonia Berriko hainbat biztanle Queenslandeko (Australia) eta Fijiko azukre-kanabera sailetan lan egitera behartu zituzten.

Lehen kristau misiolariak 1840ko hamarkadan iritsi ziren. Kristautasuna zabaltzeaz bat, bertako hainbat ohitura (kanibalismoa esaterako) ezabatzeko ahalegina egin zuten.

1853ko irailaren 24an, Febvrier Despointes almiranteak Frantziaren esku utzi zuen, Napoleon III.aren aginduz. Ondorengo urtetan, 1897ra arte, presoen kolonia izan zen; gehienbat preso politikoak eramaten zituzten bertara.

1864an nikela aurkitu zuten, eta Frantziako gobernuak inguruko uharte eta estatuetatik jendea joanarazi zuen lanera. Bertako jatorrizko biztanleak, aldiz, jarduera ekonomiko orotatik baztertu eta erreserbetan bizi izatera behartu zituzten. Baldintza gogor horien eta Europatik etorritako gaixotasun berrien ondorioz, jatorrizko biztanleen kopurua erdira jaitsi zen 40 urteko epean (1878-1921).

1940an, Frantziako guduan, Kaledonia Berriko kontseilu orokorrak Frantzia Askearen alde lerratu ziren. Horregatik, Vichyko gobernuak izendatutako gobernariak alde egin eta Indotxina babes hartu behar izan zuen. Australiaren eraginez, aliatuen base garrantzitsu bihurtu zen Pazifikoko Gerran. Bertan egindako lanaren ondorioz, Frantziak Itsasoz haraindiko lurralde izendatu zuen 1946an, eta 1953an herritartasun frantziarra eman zien bertako biztanle guztiei, jatorri etnikoez gaindi.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artxipelagoa hiru probintzitan banatzen da:

Hala nola, Kaledonia Berria 33 udalerritan banatzen da:[3] Kasu berezi bat dago. Poya udalerria bi probintziatan banatzen da. Udalerriaren ipar zatia (eta biztanle gehien bizi diren lekua) Iparraldeko Probintziaren zati da, bestalde, udalerria hegoaldeko partea Hegoaldeko Probintziaren barnean sartzen da.

New Caledonia administrative1.png

#EC6B18 Hegoaldeko Probintzia

  1. Thio
  2. Yaté
  3. L'Île-des-Pins
  4. Le Mont-Dore
  5. Nouméa (hiriburu nazionala)
  6. Dumbéa
  7. Païta
  8. Bouloupari
  9. La Foa
  10. Sarraméa
  11. Farino
  12. Moindou
  13. Bourail
  14. Poya (iparraldeko zatia)

Txantiloi:Colorbox Iparraldeko Probintzia

  1. Poya (hegoaldeko zatia)
  2. Pouembout
  3. Koné (probintzia-hiriburua)
  4. Voh
  5. Kaala-Gomen
  6. Koumac
  7. Poum
  8. Belep
  9. Ouégoa
  10. Pouébo
  11. Hienghène
  12. Touho
  13. Poindimié
  14. Ponérihouen
  15. Houaïlou
  16. Kouaoua
  17. Canala

Txantiloi:Colorbox Leialtasun Uharteak

  1. Ouvéa
  2. Lifou (probintzia-hiriburua)
  3. Maré

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nouméa
Kostako ikuspegia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaledonia Berria Aldatu lotura Wikidatan