Kalifornia
- Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalifornia (argipena)».
Kalifornia[1] (ingelesez: California, ˌkæləˈfɔrnjə ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako mendebaldean dagoena. Hiriburua Sacramento du baina hiri garrantzitsuena Los Angeles da.
Guztira 36 milioi biztanle inguru ditu: Ameriketako Estatu Batuetako biztanle gehien dituen estatua da.
Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Honakoak dira Kaliforniako hiri nagusienak:
- Los Angeles: 3.976.071 biztanle.
- San Diego: 1.305.736 biztanle.
- San Jose: 945.000 biztanle.
- San Francisco: 799.263 biztanle.
- Long Beach: 491.564 biztanle.
- Fresno: 464.727 biztanle.
- Sacramento: 412.318 biztanle.
- Oakland: 452.959 biztanle.
Orografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiru lurralde handi bereizten dira Kalifornian: Erdialdeko Harana, jalkinez eta alubioiez betetako sakonunea; ekialdean Sierra Nevadako mendiak (Whitney, 4.418 m); mendebalean Itsasertzeko mendikatea, 1.600-2.000 metroko mendi paraleloekin. San Andresko failak gurutzatzen du lurraldea ipar-ekialdetik hego-ekialdera; horren ondorioz, lurrikara handiak izateko arrisku biziena duen lurraldea da Kalifornia; nolanahi ere, ez dirudi arrisku horrek oraingoz hirien eta ekonomiaren hazkundea mugatu duenik. Klima mediterraneokoa da, gozoa eta epela.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Klimaren gozoa du, ibarreko lurrak emankorrak dira eta ur hornidura sistema modernoa garatu dute: horri guztiari esker, Kalifornia munduko fruitu ekoizle nagusietako bat da. Mahastiek, kotoiak eta lekariek ere garrantzi handia dute. Urre ekoizpenak behera egin du, hobiak ahitu baitira, baina petrolioaren eta gas naturalaren aurkikuntzak industriaren garapena bideratu dute, baita hiri handien inguruetako lantegiak (elektronika, kimika eta hegazkin industria) ere. Kaliforniako zinema industria munduko handiena eta sendoena da (Hollywood). Industriaren garapenaren ondorioz, zientzia eta teknika ikerketagune ugari sortu dira, bai kapital pribatukoak, bai publikokoak.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mexikok Guadalupe Higaldo itunaren bidez (1848) Kalifornia Garaia Estatu Batuei eman zien. 1850etik aurrera Estatu Batuetako parte bihurtu zen, estatu moduan. Itun hori izenpetu baino astebete lehenago urrea aurkitu zen, eta abenturazale asko erakarri zuen aurkikuntza hark. Kalifornia munduko bigarren urrearen ekoizle izan, 100 tona urteko ematen baitzuen. Burdinbideak bigarren emigrante oldea ekarri zuen, txinatarrak eta japoniarrak batez ere. Urre meatzeak agortu zirenean, Lehen Mundu Gerraren bukaera aldean, hasi zen nekazaritza eta industria iraultza.
Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019ko urtarrilaren 9an, Estatu Batuetako Gorte Gorenak berretsi egin zuen estatu horretan foie-grasa estatu horretan ekoitzi eta saltzea debekatzen zuen Kaliforniako 2004ko Lege bat.[2]
Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jack London (1876-1916), idazlea.
- Frances Marion (1888-1973), zinemaren gidoigilea.
- John Steinbeck (1902-1968), idazlea.
- Richard M. Nixon (1913-1994), AEBetako presidentea (1969-1974).
- Marilyn Monroe (1926-1962), aktorea.
- Gene Hackman (1930-), aktorea.
- Robert Redford (1936-), aktorea.
- Cherrie Moraga (1952-), idazlea.
- Sean Penn (1960-), aktorea.
- Tiger Woods (1975-), golfaria.
Parke Nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Konderriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ Kauffman, Jonathan. (2019-01-07). «California’s foie gras ban upheld, though chefs vow to fight on» SFGate Noiz kontsultatua: 2019-01-09.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Estatuko webgune ofizala(Ingelesez)
|