Kaliningrad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaliningrad
Калиниград
Königsberg
Кёнигсберг
center of oblast (en) Itzuli
Cathedral in Kaliningrad.jpg
Kaliningradeko katedrala, inguru modernoaren erdialdeanCommons-logo.svg Irudi gehiago
Flag of Kaliningrad.svg Coat of arms of Kaliningrad.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastakKaliningrad oblasta
Hiri okruga[[d:Special:EntityPage/Q27554528|{{{2}}}
Alkatea Aleksandr Jaroxuk
Izen ofiziala Калининград
Jatorrizko izena Калиниград
Königsberg
Кёнигсберг
Posta kodea 236000
Geografia
Koordenatuak 54° 43′ N, 20° 30′ E / 54.72°N,20.5°E / 54.72; 20.5Koordenatuak: 54° 43′ N, 20° 30′ E / 54.72°N,20.5°E / 54.72; 20.5
KaliningradOB.png
Azalera 223,03 km²
Altuera 4,8
Demografia
Biztanleria 475.056 (2018ko urtarrilaren 1a)
Green Arrow Up.svg7.767 (2018ko urtarrilaren 1a)/(2017)
Dentsitatea 1.934,28 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1255
Telefono aurrizkia 4812
Ordu eremua UTC+02:00
Hiri senidetuak Klaipėda, Zeitz, Aalborg, Odense, Bremerhaven, Kiel, Rostock, Lichtenberg, Southampton, Cork, Kaunas, Panevėžys, Šiauliai, Vilnius, Groningen, Bialystok, Gdańsk, Elbląg, Łódź, Olsztyn, Racibórz, Toruń, Zabrze, Zwolle, Mexiko Hiria, Malmö udalerria, Norfolk (Virginia), Burlöv udalerria, Kalmar udalerria, Omsk, Brest, Cagliari, Cherbourg-Octeville, Dalian, Erevan, Forlì, Homel, Guyuan, Hanburgo, Hrodna, Kętrzyn barrutia, Kherson, Krasnoiarsk, Minsk, Potsdam, Samara, Severodvinsk, Turku, Jaroslavl, Baranavitxi, Panevėžys City Municipality (en) Itzuli, Patras, Karlshamn udalerria eta Gdynia
http://www.klgd.ru

Kaliningrad[1] (errusieraz: Калининград), lehenago Königsberg (alemanez: Königsberg; errusieraz: Кёнигсберг; polonieraz: Królewiec; antzinako prusieraz: Twānksta, Kunnegsgarbs, Knigsberg; lituanieraz: Karaliaučius) deitua, Errusiako mendebaldeko hiria eta ibai-portua da, Kaliningrad oblasteko hiriburua. Polonia eta Lituania arteko errusiar barrendegia da, Baltikoaren ertzean dagoena. Geografikoki, bai oblasta, bai hiriburua, Errusiatik bereizirik daude. 2010ean 431.402 biztanle zituen[2].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Vistularen itsas aintziraren iparraldean dago, Pregolia ibaiaren bokalean, Itsaso Baltikoaren ertzean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Kaliningrad)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12.7 15.6 23.0 31.7 30.6 33.5 36.3 36.5 31.2 26.4 19.4 13.3 36.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.7 1.5 5.6 12.3 18.0 20.5 23.0 22.6 17.6 12.1 5.6 1.9 11.8
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.5 -1.1 2.0 7.3 12.5 15.5 18.1 17.6 13.1 8.4 3.3 -0.3 7.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.8 -3.5 -1.1 2.9 7.5 10.9 13.6 13.1 9.3 5.2 1.1 -2.5 4.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -32.5 -33.3 -21.7 -5.4 -3.1 0.7 4.5 1.6 -2.0 -11.2 -18.7 -25.6 -33.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 68 49 51 36 54 78 76 96 74 82 82 72 818
Euri egunak (≥ 1 mm) 14 13 14 14 14 16 15 16 17 18 18 16 185
Elur egunak (≥ 1 mm) 15 15 10 3 0 0 0 0 0 1 7 13 64
Eguzki orduak 34.1 61.6 120.9 171.0 254.2 264.0 257.3 229.4 159.0 96.1 39.0 24.8 1711.4
Hezetasuna (%) 85 83 78 72 71 74 75 76 81 83 86 87 79
Iturria: [3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria prusiar eta alemana izan zen jatorriz. 1255ean sortu zuten Königsberg izenarekin eta Hansako elkarteko kide izan zen 1340. urteaz gero. Zaldun teutoien maisu handiaren egoitza bihurtu zen XV. mendean eta Prusiako dukeena geroago. Bertan koroatu zituzten Prusiako erregeak izan ziren Frederiko I.a (1701) eta Gilen I.a (1861).

Bigarren Mundu Gerran hiria asko kaltetu zen. 1945ean Armada Gorriak okupatu zuen. Gerra amaitu ostean, Sobietar Batasunak hiria beretu eta alemaniar populazioa egotzi zuen[4]. Hiriaren izena ere aldatu zuten: 1946an Kaliningrad izatera pasa zen, Mikhail Kalininen omenez. Lehengo izena Kionigsberg (Кёнигсберг) zen errusieraz.

2002an, 430.003 biztanle zituen Kaliningradek eta etnien arabera horrela zegoen banatuta: errusiarrak (% 77,9), bielorrusiarrak (% 8), ukrainarrak (% 7,3), lituaniarrak (% 1,9), alemaniarrak (% 0,6) eta poloniarrak (% 0,5).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industriagune garrantzitsua da: janari industria, kontserbak, ontziolak eta eraikuntza mekanikoak. XVI. mendean sortutako unibertsitatea dauka. Baltikoko itsas armadaren baserik garrantzitsuena dago bertan.

Kaliningradtar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaliningrad ondorengo hiriekin senidetuta dago:[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 157. araua - Europako hiriak
  2. «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
  3. http://pogoda.ru.net/climate/26702.htm Pogoda.ru webgunea
  4. «Kaliningrad profile» Bbc.co.uk
  5. a b c Kaliningrad – Partner Cities. © 2000-2006 Kaliningrad City Hall . Noiz kontsultatua: 2008-12-08.}
  6. (Polonieraz) Gdańsk Official Website: 'Miasta partnerskie'. © 2009 Urząd Miejski w Gdańsku . Noiz kontsultatua: 2009-07-11.
  7. (Suedieraz) Malmö stads vänortssamarbete. © 2004-2009 Malmö stad, 205 80 Malmö, Organisationsnummer: 212000-1124 . Noiz kontsultatua: 2009-06-27.
  8. Groningen - Partner Cities. © 2008 Gemeente Groningen, Kreupelstraat 1,9712 HW Groningen . Noiz kontsultatua: 2008-12-08.
  9. Ireland and Russia build a stragic partnership. . Noiz kontsultatua: 2008-12-08.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]