Kalista Sy
| Kalista Sy | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1982 (43/44 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria eta kazetaria |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Kalista Sy (1982) senegaldar kazetari, errealizadore, ekoizle eta gidoilaria da. Bereziki ezaguna da Maîtresse d'un homme marié, (Gizon ezkondu baten maitalea), (2019-2021) telesaila idatzi eta ekoizteagatik. Dakarren girotuta dago, eta sexualitateari, poligamiari, emakumeen emantzipazioari eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzko gaiak jorratzen zituen. Senegalgo Marodi TV-n eman ziren kapituluak, eta YouTubera ere igotzen ziren. Lehenengo atalak hiru milioi bisita baino gehiago izan zituen YouTuben.[1][2][3][4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fulani etniako familia bateko kidea da. Aita irakaslea zen eta amak noizbehinkako lanak zituen. Dibortziatu egin ziren. Amaren zailtasunak gertutik ikusteak emakume izateak zer esan nahi duen kontzientzia harrarazi zion, azaldu zuen Conversations Féminines-en egindako elkarrizketan. 2011n, 25 urte zituen arreba galdu zuen. Bost urte geroago, bere anaia gaztea hil zen, 30 urte zituela. Ahizpa bakarra geratu zitzaion. Bizi esperientzia, idazten zituen istorioen edukietan islatzen zela zioen, «nire sorkuntza guztia zauritua izan naizelako da».[5][5]
Kazetaria da ikasketaz, eta hamar urtez lan egin zuen 2sTV telebista katean, Senegaleko lehen telebista kate pribatuan, editore, erreportari eta aurkezle gisa. Kanal hori izan zen geroago bere sorkuntzak emititu zituena. «Erredakzioan - azaltzen zuen bere lankide eta lagun Samba Ardo Bak- diskurtso feminista eraman zuen bere emankizunen bidez, eta emakumeen gorputzari egindako erasoak salatu zituen, institutuan pairatu zuen gordofobia kasu».[6]
Literaturzale amorratua, Elif Shafak idazle turkiarraren eta Chimamanda Ngozi Adichie nigeriarraren jarraitzailea, Facebooken argitaratu zituen emakumeen istorioak gorpuzten hasi zen. Bere harpidedunek kronikak irensten zituzten, bi heroi bereziren (Lalla, legezko emaztea, eta Marème, maitale txinpartatsua) arteko lehian kokatzen zen neska gazte potolo baten oinazean ardaztuta, biak ala biak MDHM Maîtresse d'un homme marié serieko etorkizuneko pertsonaia nagusiak. Bere zaleek duelua pantailara eramateko iradoki zioten eta hala egin zuen bost urte geroago. MDHM seriea Marodi sozietateak ekoiztu zuen eta 2sTVEk zabaldu.[6]
2021eko ekainean, telesailaren hirugarren denboraldiaren ekoizpenean, Kalistak seriea bertan behera uzten zuela iragarri zen, egiteko modua, ikuspegia eta helburuarekin desadostasunak zituelako. Bere ekoizpen-etxea sortzea erabaki zuen. 2022ko urtarrilean aurkeztu zuen, Kalista TV Production izenekoa. 2023ko otsailean, merkataritzaren auzitegiak Marodi ekoiztetxea zigortu zuen Kalista Syri 21 milioi ordaintzera.[7][8][9]
2022ko ekainean Kalistak bere telenobela berria estreinatu zuen, Yaay 2.0 (Ama 2.0) wolof hizkuntzan, antzutasunaren tabuak aurrez aurre jartzen dituena.[7]
Emakumeen begirada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalista Syk emakumeen begirada aldarrikatzen zuen bere gidoietan, eta azaltzen zuen Maîtresse d'un homme marié filmeko pertsonaiez pentsatzen hasi zenean nekatu egin zela gizonek edo atzerritarrek idatzitako pertsonaia femeninoez. «Emakumea naiz eta istorioak kontatu behar direla uste dut, emakumeen ikuspuntu batetik lideratu, aginduak jarraitu baino gehiago egin daitekeela erakusteko.» Toumani Sangaré errealizadoreak «afronobelaren» esparruan kokatzen zuen Kalistaren eta bere taldearen lana[7][7]
Maîtresse d'un homme marié telekomediaren edukiek eztabaida eragin zuten herrialdeko sektore kontserbadore eta erlijiosoetan. Emakumeen sexu-askatasunari buruzko gaiak sartu zirenez, Jamra GKEak eta Balio Moralen Defentsarako Batzordeak protestak deitu zituzten «moralgabea eta Senegalgo balioen aurkakoa» izateagatik.[10]
Bestalde, Marame Gueye irakasleak honakoa idatzi zuen Syri buruz: "Telesailak emakumeen esperientziak jartzen ditu bere tramaren erdigunean", eta "euren bizitzak ez dira gizonezkoekin dituzten harremanetan soilik oinarritzen ".[11]
Batzuetan, publikoak Kalista Sy Shonda Rhimes senegaldarra moduan ikusten zuen; Anatomía de Gray edo Scandal telesailen sortzailea zen Shonda Rhimes gidoilari eta ekoizle estatubatuarrari erreferentzia eginez.[12]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019an, BBCko 100 emakumeen artean sartu zuten.[13][14]
- 2022an AEBetako industria zinematografikoari buruzko programa ofizial batean parte hartzeko hautatua izan zen.[7]
Serieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maîtresse d'un homme marié (2019 - ) wolof-eraz
- Yaay 2.0 (Ama 2.0) wolof-eraz
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Senegal — BLOG» The Kenyan Explorer.
- ↑ Kimeria, Ciku. «How a Senegalese soap opera went viral across Africa by giving women an authentic voice» Quartz Africa.
- ↑ Gruber, Lilli. (24 de octubre de 2019). Basta!. Solferino.
- ↑ Julie Turkewitz. (2019-09-05). «Una serie sobre mujeres rompe tabúes en Senegal» Clarín.
- ↑ a b «EP06 - Kalista Sy - Conversations Féminines - Podcast en iVoox» iVoox.
- ↑ a b Au Sénégal, Kalista Sy, créatrice de séries à haute teneur féministe. 2022-06-16.
- ↑ a b c d e «Kalista Sy, figure de l’“afronovela” : “Il faut raconter des histoires d’un point de vue féminin”» www.telerama.fr 2022-06-15.
- ↑ (Frantsesez) «Coup dur pour Marodi et la série "Maitresse": Après Maréme Dial et Tahirou, Kalista Sy claque la porte (photos)» Senenews - Actualité au Sénégal, Politique, Économie, Sport 2021-06-28 (kontsulta data: 2025-12-10).
- ↑ Sakho, Thioro. (2023ko otsailaren 17a). ««Condamnation de Marodi : Kalista Sy se prononce».» Senenews - Actualité au Sénégal, Politique, Économie, Sport.
- ↑ Sendra, Estrella. (2025-12-31). «2 Maîtresse d’un homme marié: Retracing Womanhood in Senegalese Screen Worlds» Contemporary African Screen Worlds (Duke University Press): 35–52. ISBN 978-1-4780-9417-3. (kontsulta data: 2025-12-10).
- ↑ (Ingelesez) By. (2019-03-12). «Senegal’s fear of outspoken women» africasacountry.com (kontsulta data: 2025-12-10).
- ↑ Sendra, Estrella. (2025-04-01). «Maîtresse d'un homme marié» Contemporary African Screen Worlds (Duke University Press): 35–52. ISBN 978-1-4780-9417-3. (kontsulta data: 2025-12-10).
- ↑ FAYE, AYOBA. «La scénariste de « Maîtresse d’un homme marié » Kalista Sy, parmi les 100 femmes les plus influentes au monde, selon BBC».. PRESSAFRIK.COM, L'info dans toute sa diversité (Liberté - Professionnalisme - Crédibilité)..
- ↑ (Ingelesez) «Kalista Sy sur une liste de femmes ”les plus influentes en 2019” – StoryBot» storybot.afryk.com (kontsulta data: 2025-12-10).