Kaliza Santua
| Kaliza Santua | |
|---|---|
| Materiala(k) | Kaltzedonia |
| Historia | |
| Kokapena | |
| Kokapena | Jerusalem, Antiokia, Erroma, Huesca, Q96374812 |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | Valentziako probintzia |
| Valentziar Herrialdeko eskualdeak | Valentziako eskualdea |
| Udalerria | Valentzia |
Kaliza Santua (valentzieraz, Sant Calze) Valentziako Santa Maria Katedralean gordetzen den erlikia da, Aragoiko eta Valentziako tradizioek Graalarekin identifikatzen duten kaliza.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi piezaz osatzen da erlikia:[1] Batetik Kaltzedoniako harriz zizelkatutako kopa bat, 7 cm-ko altuera eta 9'5 cm-ko diametroa duena. Bestetik, heldulekua, geroago gehitua. Erdiko zutabe hexagonal bat du, azkoin biribil bat erdian, eta bi plater txikitan amaitzen da; goikoan kopa bermatzen da, eta behekoan oina. Heldulekuek suge-forma dute, eta sekzio hexagonala ere badute. Oinarria, forma eliptikokoa, kaltzedoniakoa da eta 28 perla txiki, bi errubi eta bi esmeralda ditu, guztia urrez hornituta.
1960an, Antonio Beltrán arkeologoak adierazi zuen kopa gure aroko I. menden zizelkatu zela zizeklkatu zuen. Ana Mafé García Artearen Historian doktoreak uste du Herodes Handiarien Bigarren Tenpluaren garaiko Kos Kidush bat dela (bedeinkapen kopa erritu juduetan).
Joan Paulo II.a eta Benedikto XVI.a Aita Santuek Valentziara egindako bidaietan kaliza hori erabili zuten biek meza jendetsuak ospatzerakoan. Erlikia horren benetakotasunari buruzko jarrera ofiziala hartu zuen Eliza Katolikoak 2014an Frantzisko aita santuak jubileu eukaristiko bat agindu zuelarik, Kaliza Santuaren izeneab, bost urterik behin ospatzekoa, lehenengoa 2015ekoa izan zelarik.[2]
Historia, tradizioaren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tradizio kristauak kontatzen duenez, Jerusalemen azken afaria egin ondoren, Graala apostoluek gorde eta erabili zuten. Haien eskuetatik Antiokiara pasatu zen, San Petrik eramana eta apostolu berak eraman zuen Erromara non lehen aita santuek erabili zuten.
Aragoiko tradizioaren arabera, kaliza Erroman egon zen Sisto II.a aita santua izendatu zuten arte (urte batez aritu zen aitasantutzan, 257tik 258ra). Sisto II.ak, kristauen kontrako jazarpenak kezkatuta, Laurendi zeritzon bere diakono gaztearen esku utzi zuen Kaliza Santua eta gero santu bilakatuko zen diakono hark bere jatorrizko herrialdera eraman zuen, Huescara. Han gurasoen etxean gorde zuen, gaur egungo Loretoko Ama Birjinaren baselizatik gertu.
Hurrengo mendeetan, tradizioaren arabera, Aragoiko hainbat lekutan egon zen Kaliza Santua: Siresako San Pedron, San Adrian Sasaukoan, Jakako katedralean eta baita Euskal Herrian ere, Nafarroako mugako Esako leizeetan.
1071n San Juan de la Peñako monasteriora eraman zuen Jakako apezpikuak. Han bolizko kutxa batean egon zen gordea mende batzuz.
1399an, Martin I.a Aragouiko erregeak Zaragozako Aljaferia jauregira eraman zuen, eta handik aurrera Aragoiko koroaren zaintzapean geratu zen.
1437an, erlikia Valentziako Katedraleko kabildoari eman zioten Alfontso V.a erregearen izenean, Italiako gerretarako erabili zuen urrezko 40.000 dukateko mailegu bat ziurtatzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Santo Cáliz de la Catedral de Valencia» artikulutik itzulia izan da, 2025-03-29 data duen 166474141 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-03-29 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Real Hermandad del Santo Cáliz. (1940). Himno de la peregrinación al Santo Cáliz. .
- ↑ Alcayde, Eva. (30 de octubre de 2014). «Valencia se prepara para celebrar el Año Jubilar Eucarístico por el Santo Cáliz» Paraula (Fundación Diocesana para las Comunicaciones Sociales, Arzobispado de Valencia).