Kaltzio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kaltzioa
20 PotasioaKaltzioaEskandioa
Mg

Ca

Sr
Ca-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Kaltzioa, Ca, 20
Serie kimikoa metal lurralkalinoak
Taldea, periodoa, orbitala 2, 4, s
Itxura zuri zilarkara
Kaltzioa
Masa atomikoa 40.078(4) g·mol−1 g/mol
Konfigurazio elektronikoa Ar 4s2
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 8, 2
Propietate fisikoak
Egoera solido
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
1,55 g·cm−3 g/L
Urtze-puntua 1.115 K
(842 °C, 1.548 °F)
Irakite-puntua 1.757 K
(1.484 °C, 2.703 °F)
Urtze-entalpia 8,54 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 154,7 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 25,929 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 864 956 1.071 1.227 1.443 1.755
Propietate atomikoak
Kristal-egitura kubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k) 2, 1 (oxido basiko gogorra)
Elektronegatibotasuna 1,00 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 589,8 kJ/mol
2.a: 1.145,4 kJ/mol
3.a: 4.912,4 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
180 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
194 pm
Erradio kobalentea 174 pm
Van der Waalsen erradioa 140 pm
Erreferentziak

Kaltzioa elementu kimiko bat da, Ca ikurra eta 20 zenbaki atomikoa dituena. Haren masa atomikoa 40.078 da. Kaltzioa metal lurralkalino gris biguna da, eta Lurreko lurrazalaren bosgarren elementurik arruntena da. Ezinbestekoa da izaki bizidunentzako, batez ere zelularen fisiologian, eta metalik arruntena da animalia askotan.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaltzioaren isotoporik arruntenak, 40Ca, 20 protoiz eta 20 neutroiz osatutako nukleoa dauka. Elementu guztien artean, protoi eta elektroi kopuru bera duen eta egonkorra den isotoporik astunena da. Supernoben eztandetan, karbonoak eta alfa partikulek (helio-nukleoek) erreakzionatu egiten dute eta kaltzioaren isotoporik arruntena (10 helio-nukleo duena) sintetizatzen da. Kaltzioa zazpigarren elementurik arruntena da, masaz, Lurreko itsasoetan.

Kimikoki, kaltzioa erreaktiboa da eta bigun samarra da metala izateko (beruna baino gogorragoa den arren: ez da batere zail labana batekin mozten). Elementu metaliko zilarkara da, eta elektrolisi bidez erauzten da kaltzio kloruroa bezalako gatzetatik. Isolatua izan ondoren, berehala osatzen du oxido eta nitruro estalki gris-zuria airearekin kontaktuan dagoenean. Suak ez du erraz hartzen, bere ahaide hurbila den magnesioarekin gertatzen den bezala, baina irazekitzen denean airean erretzen da, intentsitate handiko argi gorri distiratsua sortuz. Kaltzio metalak urarekin erreakzionatzen du, hidrogeno gasa ekoiztuz. Hidrogenoa kantitate neurgarrian ekoizten du, baina ez bero askorik ekoizteko moduan. Kaltzioaren eta uraren arteko erreakzioaren moteltasunaren arrazoietako bat metala babesten duen kaltzio hidroxido zuri disolbaezina da. Azidoen ur-disoluzioetan, kaltzio-gatza disolbagarria izanik, erreakzioa bortitzagoa da.

Kaltzio-gatzak koloregabeak dira, bai eta kaltzioaren disoluzio ionikoak (Ca2+) ere. Kaltzio-gatz asko ez dira uretan disolbagarriak. Disoluzioan dagoenean, kaltzio-ioiaren zaporea gazi samarra dela esan ohi da, baina beste batzuetan garratza, "mineral zaporekoa" edo "lasaigarria" dela ere esan izan da.

Kaltzioa giza gorputzeko bosgarren elementurik arruntena da masaz, funtzio zabala betetzen baitu zelularteko mezulari ioniko gisa, eta egiturazko elementu gisa erabiltzen baita hezurretan. Giza gorputza lehortu ondoren (esaterako, errausketa baten ondoren) geratzen diren osagai solidoetatik, masa osoaren herena gutxi gora-behera kaltzioa da (kilogramo bat inguru); gainerakoa fosforoa eta oxigenoa da gehien bat.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kaltzio


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.