Kaltzio fosfato
Kaltzio fosfato | |
---|---|
Mota | calcium salt (en) , phosphorus compound (en) eta oxygen compound (en) |
Masa molekularra | 310,177 g/mol |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 77635 |
MeSH | D002130 |
Kaltzio fosfatoa[1], Ca3(PO4)2 formula enpirikoa duena, kaltzio ioiak (Ca2+), ortofosfatoekin (PO43-), metafosfatoekin edo pirofosfatoekin (P2O74-) batera, eta batzuetan hidrogeno edo hidroxido ioiak dituzten mineralen familia baten izena da.
Kaltzio fosfatoa da kaltzioa behi-esnean egoteko modu nagusia. Hezurraren ehuneko hirurogeita hamar hidroxiapatitak osatzen du, kaltzio fosfatozko mineralak (hezur-minerala esaten zaio).[2] Hortz-esmaltearen proportzio handi bat ere kaltzio fosfatoa da.
Ezaugarri kimikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konposatu gehienekin ez bezala, kaltzio fosfatoaren disolbagarritasuna murriztu egiten da tenperatura igotzean. Beraz, berotzeak konposatuaren hauspeatzea eragiten du.
Behi-esnean, pH normal batekin posible litzatekeena baino kontzentrazio handiagoetan egoten da, magnesio, zink eta zitratodun kaseina-proteinari itsatsitako mizeletan agertzen delako koloidalki — normalean kaltzio koloidaleko fosfato esaten zaio —.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
- ↑ (Ingelesez) Peacock, Munro; Weaver, Connie M.. (2011-5-1). «Calcium» Advances in Nutrition 2 (3): 290–292. doi: . ISSN 2161-8313..
- ↑ A. Y. Tamime, ed. Brined cheeses - The Society of Dairy Technology (SDT). Wiley-Blackwell ISBN 9781405124607..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |