Kama-goli
Itxura
Kama-goli | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Jon Mirande |
Argitaratze-data | 1962 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | erromintxela |
Kama-goli (euskaraz: «Maitasun kanta»)[1] Jon Miranderen poema da, Igela aldizkariaren 1962ko 1. zenbakian argitaratua.[2] Erromintxelaz idatzita dago, edo, egile berak zioen bezala, «motzaileen hizkuntzan»,[3] eta hizkera horren erabileraren lehen adibideetako bat da euskal literaturan. Pamiela aldizkariaren 1984ko 7. zenbakian argitaratzeko, Eneko Oregik «euskara arruntean» moldatu zuen poema.[2]
Hainbat musikarik moldatu eta abestu dute, hala nola Mikel Markezek (1997ko Kantu Erotikoak diskoan) eta Enrike Solinísek (2019ko Juan Sebastian Elkano diskoan).[3][4] Marta Las Heras eta Ainhoa Zamanillo zuzendariek 2024an egindako Erromintxela: Senderos y Raíces dokumentalean ere agertzen da.[5]
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen poemaren hasiera:
- Hiretzat goli kherautzen dinat
- erromeetako gazin mendroa
- ene muirako mandro londoa
- mol loloena ene khertsiman.
- Hire dui ankhai baro, kaloek
- pekhautzen nine kamatze-jakaz
- phiria hautsiz erromenitzat
- letu hindudan latziaz geroz.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «kama-goli» Orotariko Euskal Hiztegia (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2025-03-17).
- ↑ a b Arranz, Iñaki. (2006). Hitza azti: saiakera. Alberdania, 272 or. ISBN 9788496310711. (Noiz kontsultatua: 2025-03-17).
- ↑ a b c «Kama Goli» Argia 2021-07-19 (Noiz kontsultatua: 2025-03-17).
- ↑ «Kama goli» Enrike Solinis: gaia 2019-06-19 (Noiz kontsultatua: 2025-03-17).
- ↑ Berasain Tristan, Kristina. «Ainhoa Zamanillo: «Ez dugu topatu erromintxela hitz egiten duen inor»» Berria 2025-01-31 (Noiz kontsultatua: 2025-03-17).