Kamelido
Itxura
| Kamelido | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Artiodactyla |
| Superfamilia | Cameloidea |
| Familia | Camelidae |
| Banaketa mapa | |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | camelid fiber (en) |
Kamelidoen familia ugaztun artiodaktiloetako bat da. Ordena honetan lehengusuak txerriak, pekariak eta hausnarkari guztiak dira. Besteengandik bereizteko honako ezaugarriak aipatzen dira:
- Hiru ganbarako liseriketa-aparatua, lau ordez.
- Goiko ezpaina bi zatitan banatuta dute.
- Hagin bakarra dute goiko barailan.
- Globulo gorri eliptikoak dituzte (bakarrak dira ugaztun guztien artean)
Hala ere kamelidoen familia nahiko urria da. Hiru genero ditu eta 6 espezie guztira:
- Kamelido
Camelidae familiak eboluzio azkarra jasan zuen Eozenoan, baina azkenean Hego Amerikara bakarrik mugaturik geratu zen. Orain dela 3 milioi urte Panamako istmoa sortu zenean Ipar Amerikara eta handik Asiara mugitu ziren, Afrikako Iparraldera iritsiz. Handik bakarrik goian agertzen diren 6 espezieak geratzen dira.