Kami Rita
Kami Rita | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1970 (54/55 urte) |
Herrialdea | Nepal |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendiko gidaria |
Kami Rita (Thame, 1970) alpinista eta xerpa nepaldarra da, Everest mendira igoera gehien egin dituen gizakia hain zuzen ere[1]. 2021ean 25. aldiz igo zuen planetako mendirik altuena eta ordutik ere igoera gehiago egin ditu.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Solukhumbu barrutiko Thame herrian hazi zen. Gela bakarra zuen etxean bizi zen familia guztia. Tenzing Norgay xerpa ere bertan bizi izana zen eta Kami Ritaren aita ere mendian gidari aritu zen zen. Gaztaroan Thame Dechen Chokhorling monastegian denboraldi bat egin zuen baina hura utzi eta mendiak igotzeari ekin zion. Gerora kazetari bati horrela esan zion; "Analfabetoak eta pobrea ginen eta ez zegoen beste bizibiderik, horregatik hasi ginen mendi arriskutsuak eskalatzen".
1992an izan zuen lehenengo esperientzia mendian Oinarrizko kanpalekuan sukaldari laguntzaile gisa[2], baina dirudienez 12 urte zituenetik aritu izan zen kargak eramaten. 1994an 24 urte zituela igo zuen aurreneko aldiz Everest mendia.
2017an 21. aldiz igo zuen Everest eta Apa xerpak eta Phurba Tashi xerpak zuten errekorra berdindu zuen[3]. Orduan esan zuen erretiroa hartu aurretik 25 aldiz igo nahi zuela[2] eta 2021eko maiatzaren 7an lortu zuen[4].
Kami Ritak Everest soilik ez, K2, Cho Oyu, Manaslu, Annapurna eta Lhotse ere igo ditu[5].
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Kathmandun bizi da Lakpa Jangmu emaztearekin eta bi semerekin. Semeek ikasketak izan ditzaten lan egin du mendian ibiltzea arriskutsua delako[6].
Kami Ritaren aita 1950. mendizaleen aurreneko gidarietako bat izan zen eta Lakpa Rita anaiak ere 17 aldiz igo du Everest mendia[7].
Igoerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]# | Urtea | Eguna | Oharrak |
---|---|---|---|
1 | 1994 | maiatzaren 13an | S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
1995 | ez | 8.500 metrotaraino iritsi zen, altuera handiko langile gisa | |
2 | 1997 | maiatzaren 25ean | S Col - SE Ridge-etik, eskalatzaile gisa |
3 | 1998 | maiatzaren 25ean | S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
4 | 1999 | maiatzaren 13an | S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
5 | 2000 | maiatzaren 23an | S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
6 | 2002 | maiatzaren 25ean | S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
7 | 2003 | maiatzaren 30ean | S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
8 | 2004 | maiatzaren 24an | S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
9 | 2005 | maiatzaren 30ean | S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
10 | 2006 | maiatzaren 20an | S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
11 | 2007 | maiatzaren 22an | S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
12 | 2008 | maiatzaren 24an | S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
13 14 |
2009 | maiatzaren 5ean maiatzaren 23an |
S Col - SE Ridge-etik, sokak ezartzeko taldearekin S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
15 16 |
2010 | maiatzaren 5ean maiatzaren 24an |
S Col - SE Ridge-etik, sokak ezartzeko taldearekin S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
17 | 2012 | maiatzaren 18an | S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
18 19 |
2013 | maiatzaren 10ean maiatzaren 22an |
S Col - SE Ridge-etik, sokak ezartzeko taldearekin S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
2015 | ez | Ez zuen igotzea lortu lurrikara batek eragindako elurjauziaren ondorioz | |
20 | 2016 | maiatzaren 20an | S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
21 | 2017 | maiatzaren 27an | S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa |
22 | 2018 | maiatzaren 16an | S Col - SE Ridge-etik |
23 24 |
2019 | maiatzaren 15ean maiatzaren 21ean |
S Col - SE Ridge-etik S Col - SE Ridge-etik |
25 | 2021 | maiatzaren 7an | S Col - SE Ridge-etik |
26 | 2022 | maiatzaren 7an | S Col - SE Ridge-etik |
27 | 2023 | maiatzaren 17an | S Col - SE Ridge-etik |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
- ↑ a b (Ingelesez) «This veteran Sherpa is trying to reach the top of Everest for a record-breaking 22nd time» The Independent 2018-04-11 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
- ↑ (Ingelesez) «Nepalese Kami Rita Sherpa scales Mount Everest for record 21 times» Financialexpress 2017-05-27 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/revistadesnivel. (2021-05-10). «Kami Rita Sherpa suma su 25º Everest en el primer día de cimas de la temporada» Desnivel.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
- ↑ (Ingelesez) «Most ascents of 8,000ers» Guinness World Records 2022-05-07 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
- ↑ (Ingelesez) jogles. (2018-05-16). «Kami Rita Summits Everest for 22nd Time» Outside Online (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
- ↑ (Ingelesez) Press, Associated. (2018-05-16). «Sherpa guide Kami Rita climbs Everest for record 22nd time» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kami Rita |