Kamikos

Koordenatuak: 37°28′51″N 13°32′47″E / 37.4808°N 13.5464°E / 37.4808; 13.5464
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kamikos
Datuak
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak37°28′51″N 13°32′47″E / 37.4808°N 13.5464°E / 37.4808; 13.5464
Map
Historia
Eraikitzailea(k)Sikanoak
KulturaSikano, greziar

Kamikos (Antzinako grezieraz Κἀμικος) sikanotar hiri bat zen, Kokalo erregearen egoitza. Elezaharraren arabera, Dedalok ostatu hartu zuen Kretatik ihes egitean, eta Kokaloren alabak Minos hil zuten.

Diodoro Sikuloren arabera, Kamikos oraindik existitzen zen Lehen Gerra Punikoan Akragasko frouriona izanik.

Ikerlari batzuek Kamikos identifikatu dute Sant'Angelo Muxaroko hondakin prehelenikoekin, Agrigentoko probintzian. Beste batzuen ustez, Sciacca udalerrian zegoen (ikusi Monte Kronioko haitzuloak) edota Caltabellottan, guztiak Agrigentoko probintzian

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herodotok[1] dio Kamikos hiria kretarren setioa jasan zuela irlatik etorri zirenean Minosen heriotzatik mendekua hartzeko. Bost urteko gerra luze baten ondoren, eta minoikoek ezin zutenez hiria hartu, borroka utzi zuten[2].

Grekeraz Euskaraz
«λέγεται γὰρ Μίνων κατὰ ζήτησιν Δαιδάλου ἀπικόμενον ἐς Σικανίην τὴν νῦν Σικελίην καλευμένην ἀποθανεῖν βιαίῳ θανάτῳ. ἀνὰ δὲ χρόνον Κρῆτας, θεοῦ σφι ἐποτρύναντος, πάντας πλὴν Πολιχνιτέων τε καὶ Πραισίων ἀπικομένους στόλῳ μεγάλῳ ἐς Σικανίην πολιορκέειν ἐπ᾽ ἔτεα πέντε πόλιν Καμικόν, τὴν κατ᾽ ἐμὲ Ἀκραγαντῖνοι ἐνέμοντο: τέλος δὲ οὐ δυναμένους οὔτε ἑλεῖν οὔτε παραμένειν λιμῷ συνεστεῶτας, ἀπολιπόντας οἴχεσθαι.» Kontatzen da Minos Sikaniara (gaurko Sizilia) heldu zela labirintoaren bila, baina hil zen modu bortitzean. Zenbait denbora beranduago, jainko batek bultzatuta, kretar guztiak. Polikne eta Presokoak izan ezik, flota handi batekin Sikaniara heldu ziren. Kamikos hiria bost urtez setiatu zuten, nire garaian agrigentokoak bizi ziren toki horretan. Amaieran, ezin zutenez konkistatu, eta goseak jota zeudenez, borroka bertan behera utzi zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. HERODOTO: Historiak, VII. liburua, 170, 1-2
  2. Luigi Annibalettoren itzulpena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camico, in Treccani.it–Enciclopedie on line, Istituto dell'Enciclopedia Italiana, 15 marzo 2011. Kontsultatutako URL 2019.02.12