Kammerzell etxea

Koordenatuak: 48°34′55″N 7°44′59″E / 48.5819°N 7.7497°E / 48.5819; 7.7497
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kammerzell etxea
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Ekialde Handia
DepartamenduaRhin Beherea
Frantziako udalerriEstrasburgo
Koordenatuak48°34′55″N 7°44′59″E / 48.5819°N 7.7497°E / 48.5819; 7.7497
Map
Historia eta erabilera
JabeaFabrique de Notre Dame (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloapizkundea
Ondarea
Mérimée IDPA00085098
Webgune ofiziala

Kammerzell etxea (frantsesez: Maison Kammerzell, alsazieraz Kammerzellhüs, alemanez: Kammerzellhaus) Estrasburgon dagoen eraikin historikoa da. Katedralaren enparantzan kokaturik dago eta XV. mendean eraiki zen alemaniar pizkundeko estiloan. 1929an Frantziako monumentu historiko izendatu zuten[1] eta UNESCOk Estrasburgoko alde zaharra Gizateriaren ondare izendatu zuenean Kammerzell etxea ere barruan sartu zuen[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1427. urtean eraiki zuen etxea Hans Jœger drapariak. 1467an aldaketak egin zitzaizkion eta Martin Braun gazta-merkatariak etxea erosi[3] eta 1589an eraldaketa nabarmena egin zuen, behe solairua errespetatuz eta gainerako solairuak berreraikiz alemaniar pizkundeko estiloan[4][5].

Hainbat jabe pribaturen eskutan egon ondoren 1879an Estrasburgoko udalak erosi zuen. 1892an berriztatzen lanak egin ziren eta eraikinak kolore ilunagoa hartu zuen[4].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedralaren parean kokaturik dago enparantzaren ipar-mendebaldean.

Behe solairua harrizkoa da eta gainerako hiru solairuak egurrezkoak dira. Haien gainean maila handia duen teilatua du, beste bi solairuren altuera hartzen duena. Egurrezko haga eta zutabeak oso apaindurik daude. Hainbat gai lantzen dituzten eskulturak daude; erlijio gaiak eta profanoak, hala nola mitologia, zodiakoa, musikariak, bost zentzumenak, bizitzaren lau faseak... Hainbat pertsonai historiko ere irudikatu dira: Julio Zesar, Karlomagno, Alexandro Handia, Hektor eta Godofredo Bouillongoa.

Lehioak botilaren hondoaren teknikaz eginik daude eta koloretsuak dira.

Beheko solairuan jatetxea dago. Léo Schnug-en margolanak ditu hormetan[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Maison Kammerzell» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  2. (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  3. a b Rauzier, Marie-Pascale. (2013). Lieux mystérieux et insolites en Alsace. Ouest-France ISBN 978-2-7373-5812-8. PMC 849882925. (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  4. a b (Ingelesez) «The Kammerzell house - Strasbourg» Office de tourisme de Strasbourg et sa Région (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  5. Barbara Obrist. (1990). La Kammerzell. Une maison de la Renaissance strasbourgeoise. Strasbourg, Contades.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]