Kamyxin
| Kamyxin Камышин | |||
|---|---|---|---|
| hiri handia | |||
| Administrazioa | |||
| Estatu burujabe | |||
| Errusiako oblastak | |||
| Hiri okruga | Kamyshin Urban Okrug | ||
| Jatorrizko izena | Камышин | ||
| Posta kodea | 403870–403895 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 50°05′N 45°24′E / 50.08°N 45.4°E | ||
![]() | |||
| Azalera | 81 km² | ||
| Altitudea | 50 m | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 104.220 (2025eko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 1.287 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Sorrera | 1668 | ||
| Telefono aurrizkia | 84457 | ||
| Ordu eremua | UTC+04:00 eta UTC+03:00 | ||
| admkamyshin.info | |||
Kamyxin (errusieraz: Камышин, translit.: Kamyxin[1], Errusiako Volgograd oblasteko hiria da. Volgogradeko urtegiaren eskuineko ertzean dago (Volgaren ibilguan), Kamyxinka ibaiaren estuarioan. Oblasteko hiriburua den Volgogradetik 167 km iparraldera eta Saratovetik 175 km hegoaldera dago. 2009an, 117.297 biztanle zituen[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamyxin 1667an sortu zen Kamyxinka ibaiaren ezkerraldean. Ingurua antzinatik da famatua Don eta Volga arroen arteko lurreko pasabide azkarra izateagatik itsasontzientzako, Kamyxinka (Volgaren ibaiadarra) eta Ilovlia ibaiaren (Donaren ibaiadarra) iturburuak 4 km-ra baino ez daudelako. Beraz, konexio hori khazariarren herrialdearen aurkako inbasio bide bat izan zen. XVI. mendean, Selim II.a sultan turkiarra, leku horretan ubide bat eraikitzen saiatu zen. Urte batzuk geroago, Pedro I.ak gauza bera egiten saiatuko zen, zeinak, langileak babesteko, gotorleku bat eraiki zuen. 1710ean, biztanleria osoa kontrako ertzean kokatutako gotorlekura joan zen. Herriak Dmitrievsky zuen izena. 1780an, Kamyxin izatera pasatu zen, eta, Katalina II.aren borondatez, hiri estatusa jaso zuen. XIX. mendean, hiria merkataritza-herri bilakatu zen zerrategi eta haize-errotekin. Aspalditik famatua da sandia ekoizteagatik.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 12.3 | 10.8 | 19.8 | 28.6 | 36.6 | 39.8 | 41.5 | 41.2 | 39.3 | 27.7 | 16.8 | 9.7 | 41.5 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -5.4 | -5.1 | 1.6 | 14.1 | 21.8 | 27.0 | 29.5 | 27.7 | 20.7 | 11.5 | 2.4 | -3.2 | 11.9 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -8.3 | -8.4 | -2.0 | 9.1 | 16.3 | 21.5 | 23.9 | 22.2 | 15.7 | 7.5 | -0.4 | -5.9 | 7.6 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -11.2 | -11.7 | -5.6 | 4.1 | 10.8 | 15.9 | 18.2 | 16.6 | 10.7 | 3.6 | -3.2 | -8.5 | 3.3 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -31.7 | -32.1 | -24.2 | -9.2 | -1.1 | 4.2 | 6.0 | 3.8 | -12.1 | -11.1 | -25.0 | -26.7 | -32.1 |
| [erreferentzia behar] | |||||||||||||
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 1897 | 1939 | 1970 | 1989 | 2002 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|
| 15.900 | 24.000 | 97.000 | 122.500 | 127 891 | 117 297 |
Pertsona ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Viktor Txernov (1873 - 1952), politikaria.
- Aleksei Maresiev (1916 - 2001), Bigarren Mundu Gerran sobietar hegazkinlari aparta.
- Denis Kolodin (*1982 -), futbolaria.
Senidetutako hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia, alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. 156. araua
- ↑ Estadistikak Errusia. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Errusieraz) Kamyxini buruzko informazioa
- (Errusieraz) [https://web.archive.org/web/20200207012608/http://www.kamishin.ru/ Kamyxini buruzko informazioa, webgunea
- Mapa topografikoak
