Kana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Kana galtzen ari den luzera unitate bat da, leku bakoitzean balio desberdina hartzen zuena, eta gaur egun erabilera bakan batzuetara mugatzen dena.

Antzina Euskal Herrian eta Aragoiko Koroan, Katalunian bereziki, erabiltzen zen. Frantzia hegoaldean eta Italia iparraldean ere erabiltzen zen.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko kana metro bat baino zerbait txikiagoa da eta gaur egun kanaerdiko enborrak neurtzeko baino ez da erabiltzen. Ia eskualde bakoitzean neurri ezberdina zuen kanak: Nafarroan, 0,785 metroko luzera zuen; Gipuzkoan, 0,837 hartzen zituen; eta Araban eta Bizkaian, 0,835 metro[1].

Katalunian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Unitate Sistema ezarri aurretik luzerako neurrietan garrantzitsuena zen zurezko bastoi moduan gauzatzen zen.

Aragoiko Koroan, bereziki Katalunian Kanarekin erlazionatutako hiztegia sortu zen. Horrela, Kanekin neurtzea acanar edo canar esaten zen, eta neurketa hauek egiten zituena acanador edo canador bezala ezagutzen zen.

Antzina kanak (katalanez cana) 1,555 m-ko balioa zuen Bartzelonan, baina apur bat aldatzen zen lekuaren arabera. 1,555 metro hauek 8 ahurbete, 6 oinbete edo 2 urratsbeteren baliokideak dira. Beste leku batzuetako neurriaren adibide da Tortosa (Katalunia): 1,587 m.

Kana karratua azalera unitate bezala erabiltzen zen, eta 2,438 -ko balioa zuen Bartzelonan, Gironan 2,4304 m²; Lleidan, 2,4211 m²; Tarragonan, 2,4336 m²; eta Mallorcan, 2,4461 m².

Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat balio zuen canne delakoak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]