Kanada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kanada
Canada
Bandera Armarria
Goiburua: A Mari Usque Ad Mare
(Itsasotik Itsasora)
Ereserkia: O Canada
Hiriburua Ottawa
Hiri handiena Toronto
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa, frantsesa1
Herritarra kanadar
Gobernua Demokrazia parlamentario federala eta monarkia konstituzionala
 -  Presidentea Elisabet II.a
 -  Gobernadorea David Lloyd Johnston
 -  Lehen ministroa Justin Trudeau
Independentzia
Geografia
 -  Guztira 9,984,670 km2 (2.)
 -  Ura (%) 8,62
Biztanleria
 -  2006 zenbatespena 32.400.000 (37.)
 -  Dentsitatea 3,3 bizt./km2 (185.)
Dirua Kanadako dolarra ($) (CAD)
Ordu-eremua UTC (UTC-3.5 tik -8)
 -  Udan (DST)  (UTC-2.5 tik -7)
Aurrezenbakia 1
Internet domeinua ca
1 Onartutako eskualde hizkuntzak: Eskoziako gaelera, gwich'inera,inuktitutera, inuinnaqtun, inuvialuktun, cree, chipewyan, slaveyera eta dogrib

Kanada Ipar Amerika iparraldea hartzen duen estatua da, luze-zabaleran munduko bigarrena. Goiburu nazionalak dioen bezala, A mari usque ad mare (Itsasotik itsasora) doan herrialdea da, hau da, Ozeano Atlantikotik Ozeano Barera.

Hiriburua Ottawa da eta lurreko muga politikoak Ameriketako Estatu Batuekin bakarrik ditu.

Kanada izena San Laurendi inguruan hitz egiten zen irokes hizkuntzako Kanata hitzetik dator: herrixka baino ez zuen esan nahi, baina XVI. mendean Jacques Cartier frantziarra heldu zenean, gaur egungo Quebec Hiriaren ondoan zegoen Stadacona herrixka ez ezik, bere inguruko eremua izendatzeko ere erabili zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kanadako historia»

Historialarien arabera, egungo Kanadako lehen biztanleak orain dela 26.500 urte heldu ziren Yukon lurraldera (Kanada iparraldean, Alaskarekin mugan. Ontario hegoaldean, aldiz, orain dela 9.500 urteko aztarnak aurkitu dituzte. Bikingoak K.o. 1000 urtearen inguruan iritsi ziren, Groenlandiatik abiatutako espedizio batean. Ternua uhartera iritsi eta ziren Leifbundir kolonia sortu zuten bertan.

1497an Giovani Caboto marinel italiarra Kanadako kostalde atlantikora iritsi zen eta Ingalaterrarentzat hartu zuen Ternua. 1534an, Jacques Cartierrek Frantziaren izenean San Lorentzo badia kokistatu zuen. Frantziak Quebec, Montreal eta Frantzia Berria koloniak sortu zituen. Kanadako baliabide naturalen inguruko gatazka ugari egon ziren ingelesen, frantziarren, nederlandarren eta bertako indigenen artean. 1713an Utrechteko Ituna izenpetu zen, eta Ternua eta Hudsoneko badia ingelesen esku getatu ziren.

Kanadako probintzien eta lurraldeen mugen eboluzioa.

1744an Britainia Handiak Luisburgo inbaditu zuenean, Zazpi Urteko Gerrari hasiera eman zion: 1763an, Frantzia Berria eta Quebec bereganatu zituzten. 1867an Iparramerikako Akta Britainiarrak Kanadako Domeinua sortu zuen, Ontario, Quebec, Eskozia Berria eta Brunswick Berria barne hartuz. Geroago, Kolunbia Britaniarra eta Eduardo Printzearen Uhartea ere Domeinu horretan sartu ziren. Britainiar koroaren menpeko lurraldea bihurtu zen, gobernu parlamentario federal batekin. 1931tik aurrera, Erresuma Batuko monarkak Kanadako estatuburua izaten segitzen duen arren, Britainia Handiko parlamentuak ez du inolako eskumenik Kanadako politikan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada satelite irudian
Sakontzeko, irakurri: «Kanadako geografia»

Kanada bost eskualde geografiko handitan bana daiteke: Kanadar ezkutua, Apalatxe mendiak, Aintzira Handien eta San Laurendi ibaiaren arroa, Erdialdeko Zabaldiak eta Kostaldeko mendiak.

Iparraldeko kostak sartu-irten eta uharte ugari ditu, hedadura handikoak, hala nola Baffin, Victoria, Ellesmere eta Banks. Ternua ekialdeko kostan dago, Atlantikoan, eta Vancouver uhartea mendebaldean, Ozeano Barean. Horri buruz paralelo doaz Mendi Harritsuak, gailur garaiena Logan mendia duela (6.050 m), Alaskarekin mugan.

Ibai nagusiak Mackenzie eta San Laurendi dira. Ameriketako Estatu Batuekin mugan ditu bost Aintzira Handietatik lau: Superior, Huron, Erie eta Ontario.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kanadaren banaketa administratiboa»
Kanadako mapa politikoa

Probintziak eta lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada hamar probintziatan eta hiru lurraldetan banatuta dago. Lurraldeekin alderatuta, probintziek autonomia zabalagoa dute. Hala ere, hamahiruek dute ganbera legegilea. Hamar probintziak hauek dira:

Hiru lurraldeak hauek dira:

Metropoli-gune nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Toronto (Ontario): 5.304.600 biztanle (2005).
  2. Montreal (Quebec): 3.635.842 biztanle.
  3. Vancouver (Columbia Britainiarra): 2.208.300 biztanle.
  4. Ottawa (Ontario): 1.148.800 biztanle.
  5. Calgary (Alberta): 1.060.300 biztanle.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

hizkuntza_ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanadako mapa linguistikoa

Ingelesa hizkuntza nagusia da, frantsesarekin batera (Quebecen, frantsesa mintzaira ofizial bakarra da). Herrialdea ofizialki elebiduna da, frantses hiztunak ekialdean (Quebecen, Eduardo Printzearen Uhartean eta Ontarion) eta Albertan bereziki badira ere.

Bestela, iparraldean inuktituterazko hiztunak bizi dira, Yukon, Ipar-Mendebaldeko Lurraldeetan, Nunavut, Quebec eta Ternua eta Labradorgo iparraldean hain zuzen ere. Azkenik, Eskoziako gaeleratik eratorritako Kanadako gaelera oraindik hitz egiten dute Eskozia Berria, Eduardo Printzearen Uhartea eta Ternua eta Labradorreko biztanle batzuek.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Kanada



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)