Edukira joan

Kanadako droneen espioitzako kirol-eskandalua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanadako droneen espioitzako kirol-eskandalua
Motaeskandalu
Data2024

Kanadako droneen espioitza eskandalua 2024ko uztailean jakin zen, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoen kontestuan, emakumezkoen futbol lehiaketa. Canada Soccerreko (Kanadako Futbol Elkarteko) langileek droneen bidezko zaintza erabili zutela baieztatu zen Zeelanda Berriko emakumezkoen futbol taldearen entrenamendu saio bat zelatatzeko. Langileen informazio hori, entrenatzaile laguntzailearengana eta Bev Priestman entrenatzaile nagusiarengana iritsi zela ere bai. Sei puntuko kirol-zigorra jaso zuen Kanadak jokoan, baina jokatzen jarraitu zuten. Ikerketa gehigarriek erakutsi dute droneen bidezko espioitza duela urte batzuetatik egiten dutela Kanadako gizonezkon eta emakumezkoen selekzioek. Kanadako Futbol Elkartearen eta FIFAren ikerketa formalak hasi ziren ondorioz.

Parisko Jokoetako gertakariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanadako eta Zeelanda Berria emakumezkoen olinpiar futbol txapelketako A multzoan egokitu ziren. Bi taldeek elkarren aurka jokatu zuten euren lehen partida uztailaren 25ean, Geoffroy-Guichard estadioan Saint Etiennen.[1] Kanadak 2-1 irabazi zion aurkariari, baina dagoeneko espioitza kasua ikerketa pean zegoen. Izan ere, hiru egun lehenago, uztailaren 22an, Zeelanda Berriko jokalariek dron bat nabaritu zuten entrenamendu saioaren gainean hegan, eta horren berri eman zioten poliziari.[2]

Legeak debekatu egiten du droneek pertsonen gainetik hegan egitea Frantzian, eta baita droneek inor grabatzekotan subjektuen baimenik gabe irudiak partekatzea. 2024 Udako Olinpiar Jokoen kontestuan, gainera, Frantziako polizia adi zegoen droneen erabilerari begira, segurtasuna bermatzeko helburuz.[1][3] Gertatuaren berri jakitean polizia dronearen atzetik joan zen, eta bere operadorea aurkitu eta atxilotu zuen, Kanadako taldeko langile bat, Joseph Lombardi izenekoa. Zeelanda Berriko Batzorde Olinpikoak (NZOC) Nazioarteko Batzorde Olinpikoko (COI) joko garbiaren atalari eman zion gertaeraren berri, hurrengo egunean iragarpen publiko bat egin baino lehen, zeinean Kanadako taldearen jarrera txarretsi zuten. Ondoren, Kanadako Batzorde Olinpikoak (COC) barkamena eskatu zion NZOC-i, eta hurrengo urratsak Canada Soccer federazioarekin eta zegokien organo guztiekin berrikusiko zituztela esan zuen.[2][4] Lombardi drone gidariak esan zuen atxilotutakoan uztailaren 19an Zeelanda Berrian beste entrenamendu saio bat filmatu zuela.[5][1][3] Lombardi desenkusatu zen esanez espioitza "ekimen pertsonala" zela, baina Poliziak testu mezu truke bat aurkitu zuen bere telefonoan Jasmine Mander entrenatzaile laguntzailearekin, Manderrek espioitzaz bazekiela adierazten zuena.[6]

Uztailaren 25ean partidua jokatu egin zen, eta Zeelanda Berriak FIFAri eskatu zion Kanadari punturik ez emateko.[1] Uztailaren 27an, FIFAk iragarri zuen Kanadari sei puntu kendu zizkietela txapelketa olinpikoan, Canada Soccerri 200.000 franko suitzarreko isuna jarri zion, eta hiru pertsona urtebetez futbol jardueretatik apartatu zituzten, Lombardi eta Manderrez gain, Bev Priestman Kanadako enternatzaile nagusia ere bai [7][8]

Eskandaluaren ondorengo ikerketetan ikusi zen Kanadako taldearen espioitza ohiturak urte batzuetatik hona garatu izan direla droneak erabiliz. The Sports Network (TSN) telebista kanadarraren ikerketa batean aipatu zuten kasuak izan daitezkeela gutxienez 2016tik, Canada Soccerreko langile batzuek formakuntza jaso zutelakoan orduan Grenadan jokatutako CONCACAFeko 17 urtetik beherako Emakumeen Txapelketam beste talde batzuk espiatzek.[9]

COC-ko David Shoemakerrek iragarri zuen 2020ko Udako Olinpiadetan (2021ean egindakoak Tokion) Kanadako emakume taldeak irabazitako urrezko domina zalantzan jar dezakeen informazioaz jabetu zela.[10]

TSNko informazio bertsuen arabera, Kanadako gizonezkoen futbol taldean ere erabili izan dira taktika hauek. 2022ko Munduko Txapelketarako CONCACAFen kalifikatzaileen hirugarren txandan, 2021eko abuztuan, Honduras zuen aurkari Kanadak eta partida baino lehenago John Herdman entrenatzaileak, Honduraskoei dronez hartutako irudiak erakutsi zizkion taldeari.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) Puleo, Mark; Linehan, Meg. «Canada’s Olympic soccer spying scandal explained: What we know, who’s involved and what's next» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-08-23). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "nyt" defined multiple times with different content
  2. a b (Ingelesez) «Olympic spying claim: New Zealand report Canada for flying drone over football training» The Guardian 24 July 2024 ISSN 0261-3077..
  3. a b (Ingelesez) «Canada analyst gets suspended jail sentence over NZ drone scandal» 1News (Noiz kontsultatua: 2024-08-23). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "1news" defined multiple times with different content
  4. Linehan, Meg. (23 July 2024). «Canada's Olympic Committee apologizes after alleged spying attempt» The Athletic.
  5. (Ingelesez) Cecco, Leyland. (24 July 2024). «Canada 'shocked' after spying scandal hits Olympic women's football champions» The Guardian ISSN 0261-3077..
  6. (Ingelesez) Doolittle, Robyn; Ross, Jamie. (25 July 2024). «French prosecutor says police discovered text messages between Canada Soccer analyst and team assistant coach» The Globe and Mail.
  7. Dunbar, Graham. (27 July 2024). «Drone-spying scandal: FIFA strips Canada of 6 points in Olympic women's soccer, bans coaches 1 year» Associated Press.
  8. (Ingelesez) «The appeal filed by the Canadian Olympic Committee and Canada Soccer is dismissed (CAS OG 24/09)» Court Arbitration for Sport 2024-07-31.
  9. a b (Ingelesez) Westhead, Rick. (2024-07-26). «​Canadian men's team shown video of Honduran practice during World Cup qualifying, source says» TSN (Noiz kontsultatua: 2024-08-23). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "tsn" defined multiple times with different content
  10. «Canada's Tokyo Olympics football gold medal under fresh scrutiny amid drone spying scandal» Sky Sports 26 July 2024.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]