Kanako ezteiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maerten de Vosen 'Kanako ezteiak', c. 1596

Kanako ezteiak Joanen Ebanjelioan ( Jn 2:1-11) baino ez den agertzen Jesusen miraria izan zen, noiz ura ardo bilakatu zuen.[1] Joanen arabera, hauxe izan zen Jesusek egindako lehenengo miraria. Kristau ikonografian askotan landutako gaia izan da.

Bibliak honela azaltzen du:

« Hiru egunera, ezteiak izan ziren Galileako Kanan, eta han zen Jesusen ama. Jesus eta beronen ikasleak ere gonbidatu zituzten ezteietara. Eta ardoa amaitu baitzen, esan zion amak Jesusi:

–Ez dute ardorik.
Jesusek erantzun zion:
–Utz nazazu bakean, emakume. Oraino ez da etorri nire ordua.
Jesusen amak honela esan zien zerbitzariei: «Egin horrek esango dizuena». Baziren han harrizko sei ur-ontzi, juduek beren garbikuntzetarako erabili ohi zituztenak, ehunen bat litrokoa bakoitza.
Jesusek esan zien zerbitzariei:
–Bete ontziak urez.
Haiek goraino bete zituzten. Orduan, esan zien:
–Atera pixka bat eta eraman mahaizainari.
Hala egin zuten haiek. Mahaizainak ardo bihurtutako ura dastatu zuen, nongoa zen jakin gabe; zerbitzariek, bai, bazekiten, beraiek atera baitzuten ura. Ardo berria dastatu zueneko, senarrari dei egin eta esan zion: «Jende guztiak ardorik onena atera ohi du lehenik eta, jendea aski edanda dagoenean, arruntagoa; zuk, berriz, orain arte gorde duzu ardorik onena».

»

—Joan 2, 1-10


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Miracles of Jesus Christ, John. (1817). Manchester, 274 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.