Kanariar Estatistika Institutua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kanariar Estatistika Institutua, Espainiako Kanariak autonomia erkidegoan erabiltzen den organo estatistikoa da. Kanarietako Gobernuko Ekonomia eta Hazienda kontseilaritzaren mende dagoen organismo autonomo bat da, eta izaera administratiboa du. Izaera juridiko eta ondare propioak ditu.

Xedea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanarietako Autonomia Erkidegoko estatistika sistemaren garapena bultzatu eta mantentzen du, eratzen duten organoen estatistika aktibitatea antolatu, zentralizatu eta bultzatzen duelarik. Bere funtzioei buruzko eskumena, urtarrilak 28ko 1/1991 Legeko 5. artikuluan xehetzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]