Kandaharreko Nazioarteko Aireportua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kandaharreko Nazioarteko Aireportua
Women from 203rd Zone Afghan Border Police and TAAC-S attend shura at Kandahar Airfield, Afghanistan 150809-N-SQ656-227.jpg
IATA: KDH • ICAO: OAKNCommons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Afganistan
Afganistango probintziaKandahar probintzia
HiriaKandahar
Koordenatuak31°30′26″N 65°51′01″E / 31.5072°N 65.8503°E / 31.5072; 65.850331°30′26″N 65°51′01″E / 31.5072°N 65.8503°E / 31.5072; 65.8503
Altitudea3.330 ft, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
KudeatzaileaMinistry of Transport and Civil Aviation
Afganistango Aire Armada Afganistango Aire Armada
Resolute Support Mission
Izenaren jatorriaKandahar
Zerbitzu hiriaKandahar
Webgune ofiziala

Ahmad Shah Baba Nazioarteko Aireportua (paxtuneraz: د کندهار نړيوال هوايي ډګر‎, balutxiz: کندھار بالی پٹ) (IATA: KDH, ICAO: OAKN), lehen Kandaharreko Nazioarteko Aireportua deitua, Kandahar hiritik 16 kilometro hego-ekialdera dago, Afganistango hegoaldean.

Estatu Batuek 1960ko hamarkadan eraiki zuten USAID gobernu-agentziaren programa bati esker. Hasierako erabilera hipotetikoa, Sobietar Batasunaren aurkako gerra kasuan, aire-base aurreratu bezala erabiltzea izango zen. 1979an, Afganistango Gerraren garaian, sobietarrek aireportua erabili zuten eta hurrengo urteetan kalte larriak jasan zituen borroken ondorioz. 2001ean Estatu Batuek zuzendutako gerrak berriro kaltetu zuen.

2007an aireportuak berreraikitze prozesu bat amaitu zuen, hegaldi zibil eta militarrekin operazioak egitea ahalbidetu zuena.[1] Harrezkero, mota guztietako hegazkinak har ditzake, tartean Boeing C-17 Globemaster III bat edota Antonov An-225 Mriya bat. 2006az geroztik, Kanadako indar-armatuek zaindu zituzten instalazioak, baina NATOko beste armada batzuen presentzia etengabearekin.

Udan zehar, hauts-ekaitzak ohikoak izaten dira, eta horiek zaildu egiten dute zerutik aurkitzea, eta hori are larriagoa da pistaren eta inguruko basamortuko lurraren arteko kontraste txikiagatik. Gauez errazago ikusten da aireportuko argiztapenari esker.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Zabuli, Saeed. (2007-11-30). «AAA begins flights for Kandahar» Pajhwok Afghan News.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Garraioa Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.