Kanpai-formako ontzien kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kanpai-formako lurrontzien aztarnategiak; Iturria: Richard J. Harrison.[1]

Kanpai-formako lurrontzi edo kanpai-formako ontzi[2] Mendebaldeko Europan Kalkolitoan eta Behe Brontze Aroan garatu zen kultura arkeologikoa da. Frantsesez zein gaztelaniaz campaniforme izenarekin da ezaguna, eta ingelesez Beaker culture esaten zaio. Bere kronologia eta interpretazioa eztabaidagarriak dira eta hori buruzko literatura zientifiko zabala sortu dute. Erradiokarbonoak Europa osoko kanpai-formako ontzietan emandako datuei esker, aztarnarik antzinenak Behe Tajon (Portugalen) sortu zuten k. a. 2900 eta k. a. 2500 artean.[3] Beste adituek, berriz, k. a. 2400 inguru sortu eta k. a. 1800 inguru desagertu zela diote[4]

Kultura honen ezaugarri nagusia kanpai alderantzikatuaren itxura duten ontzi berezi dekoratuak dira, normalean Europa osoko hilobi-eremutan (Iberiar penintsula osotik, mendebaldeko Mediterraneoko uharteetan, Frantziako kostaldeetan, Britainia Handian eta Irlandan, Herbehereetan eta erdialdeko Europan zehar) topatu dituztenak.

Ontzi hauen egotea kobrearen metalurgiaren hedapenarekin lotura estua du, baita hedapen honen fosil indize bilakatzeko ere.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Harrison, Richard John (1980), Ancient peoples and places», The beaker folk: Copper Age archaeology in Western Europe, Londres: Thames and Hudson, 97. orrialdea  .
  2. Euskalterm: [Arkeologia Hiztegia] [2018]
  3.   Muller, J. (2001), Franco Nicolis, ed., New radiocarbon evidence for European Bell Beakers and the consequences for the diffusion of the Bell Beaker Phenomenon, Bell beakers today: pottery, people, culture, symbols in prehistoric Europe, 59-75. orrialdea  .
  4.   Bradley, Richard (2007), The prehistory of Britain and Ireland, Cambridge University Press, 144. orrialdea, ISBN 0-521-84811-3  .
  5.   Fullola, Josep Mª; Gurt, Josep Mª (1992), La Prehistoria del Hombre (1. argitaraldia), Bartzelona: Salvat, 74-76. orrialdea, ISBN 84-8031-012-X  .


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.