Kanpaitxo arbiusain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanpaitxo arbiusaina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena pura
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kanpaitxo arbiusaina (Mycena pura) Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa edo zaporegabea eta ez du interes gastronomikorik. Bere kolore aldakorragatik erraza da beste Mycena askorekin nahastea. Horregatik aldaera ugari deskribatu izan dira, horietako asko azkenean espezie independente izatera pasatu dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa, konikoa, gero ganbila edo laua, ondo markatu gabeko titi batekin, ertz ildaskatua. Kolore aldakorrekoa: lila edo bioleta zurbila izan ohi da normalean, baina badaude aldaera zuriak, arrosak, horixkak eta lehoi kolorekoak ere.

Orriak: Zabal, zabalak, sabeldunak, itsatsiak eta orritxoekin. Zuri-lila edo arrosa zurbil kolorekoak.

Hanka: Hauskorra, barnehutsa, zilindrikoa, kapelaren antzeko kolorekoa, eta nakar itxurakoa.

Haragia: Mehea, hauskorra, zuria, eta errefrau usain eta zaporearekin.

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia Pura epitetoa ere latinetik dator, "purus" hitzetik, garbia, purua esan nahi du. Bere kolore ederragatik.[2]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere usain eta zapore txarra direla eta, ez da jangarria, eta batzuek haluzinogenotzat jotzen dute.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perretxiko hau oso kolore aldakorrekoa denez, askotan biltzailea engaina dezake; hala ere, erraz antzematen zaio, errefrau usain handiagatik eta kapela ildaskatuaren ertzagatik. Mycena pelianthina delakoa orrien ertzaren kolore moreak edo purpura ilunak bereizten du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, arrunta konifero eta hostoerorkorren basoetan, batez ere hosto hiletan, koniferen lumetan eta adaxketan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan Ipar Afrika eta Arabiako penintsula izan ezik.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 269 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 266 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 281 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 180 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]