Kanpo-Espazioko Kolorea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanpo-Espazioko Kolorea
The Colour Out of Space.jpg
Jatorria
Egilea Howard Phillips Lovecraft
Sorrera-urtea 1927
Argitaratze-data 1927
Jatorrizko izenburua The Colour Out of Space
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Argitaletxea Amazing Stories (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoa science fiction short story (en) Itzuli eta horror short story (en) Itzuli
Hizkuntza Amerikar ingelesa
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Ingalaterra Berria

Kanpo-Espazioko Kolorea, ingelesez: The Colour Out of Space, H. P. Lovecraft estatubatuar idazlearen zientzia-fikzio eta beldurrezko kontakizun labur bat da. 1927ko martxoan idatzi zuen eta urte bereko irailean Amazing Stories aldizkarian lehenbizikoz argitaratua izan zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Massachusetts, Arkham herriko leku isolatu batean antzira bat eraikitzeko ardura duen ingeniaria bat protagonista da, honek kontakizuna lehen pertsonan kontatuz. Bertan, gainontzeko lurretatik ezberdina den lursail bat dago, ingeniariari sentipen bitxiak eragiten dizkiona. Bertako agure batek lursaila horren egoera aspaldi hango baserri batetik hurbil meteorito bat erori izanan zetzala azalduko dio, eta denboraren poderioz, landareak eta zuhaitzak lehenbizi, eta abereak ondoren, mutazioak jasatzen hasi zirela, kolorea aldatuz, usain nazkagarriak bereganatuz, eta baserrian bizi zen familiako senideei ere erqginez, erotu eta amaiera tragiko batean denak hil baiziren. Hortaz, ingeniariak bertan topatutako izugarrikeriaren ondorioz bere lana uztea erabakiko du.