Kanpoko Mantxuria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kanpoko Mantxuria gorri argi kolorez mapan. Askotan Sakhalin uhartea ere Kanpoko Mantxuriaren zatitzat hartu izan da.

Kanpoko Mantxuria (txineraz 外滿洲) Txinak Errusiari 1858ko Aiguneko hitzarmena eta 1860ko Beijingeko hitzarmenaren bitartez eman zion lurraldea da. Lurralde honen iparraldeko zatia era berean 1643 eta 1689 artean lehiatua izan zen. Gaur egun, lurralde honek Primorie kraia, Khabarovsk kraia, Hebrear Oblast autonomoa eta Amur oblasta hartzen ditu. Beste interpretazio batek lurralde honetara Sakhalin uhartea ere gehitzen du.

1689ko Nertxinskeko hitzarmenean adostu zen bezala, Txinatar-Errusiar muga Stanovoi mendiek eta Argun ibaiak zehazten zuten, Kanpoko Mantxuria Txinako Qing dinastiaren zati bezala ezarriz. Opioaren Gerra galdu ondoren, zenbait hitzarmenek Qing dinastia lurraldeak eta portuak europar herrialdeei ematera behartua izan zen, hitzarmen desberdinak bezala ezagutu zirenak. 1858ko Aiguneko hitzarmenarekin eta 1860ko Beijingeko hitzarmenarekin hasita, Txinatar-Errusiar muga Amur eta Ussuri ibaietan berlerrokatua izan zen, Errusiaren mesedetan. Txinak Kanpoko Mantxuria galdu zuen, eta, honekin batera, Japoniako Itsasoan zuen kostaldea.

Toki izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde honen izena Txinan Kanpoko Ipar-ekialdea (txineraz 外東北) izenez da ezaguna eta Errusian Priamurye (errusieraz Приаму́рье) izenaz. Gainera, Kanpoko Mantxuriarekin desberdintzeko, Txinaren administraziopean dagoen Mantxuria Barneko Mantxuria izena erabiltzen da.

Gaur egun oraindik existitzen dira antzinako mantxuriar dominazioaren hondarrak ingelesezko toponimoetan: adibidez Sikhote-Alin, kostaldeko mendikate handia, Khanka lakua, Amur eta Ussuri ibaiak; Yam-Alin, Miao-Shan Alin, Il-Kuri Alin, Khingan Handia, Khingan Txikia eta beste mendikate txikiago batzuk eta Shantar izeneko kostaldeko uhartedia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qing Inperioaren Iparrekialdea 1734ko Frantziar mapa batean.

Zenbait antzinako nazio bizi izan ziren toki honetan. Itxuraz, bertako jatorrizko biztanleak Moheak eta beste tungustar tribu batzuk izan ziren. Beste batzuk Goguryeo eta Balhae antzinako tribuak izan ziren, hauen lurraldea Koreako penintsulatik Barneko eta Kanpoko Mantxuriara hedatzen zelarik.

1689ko Nertxinskeko hitzarmenean adostu zen bezala, Txinatar-Errusiar muga Stanovoi mendietan eta Argun ibaian zegoen, Ozeano Bareko kostaldetik gertu. Hau ondoren Hitzarmenaren hiru bertsio ezberdinetan zehaztu zen, latinezkoan, errusierazkoan eta txinerazkoan. Mugaren ekialdeko muturra, orokorrean Uda ibaiak adierazten zuen, Txina Kanpoko Mantxuriatik banatzen zuena. Hala ere, Qing dinastiak Kanpoko Mantxuria Errusiari eman zion 1858ko Aiguneko hitzarmena eta 1860ko Beijingeko hitzarmenaren bidez. Amur ibaiaren iparraldeko eskualde txikia ibaitik ekialderako hirurogeita lau herriak bezala ezagutu zen, Txinak mantendu zuena Aiguneko hitzarmenaren arabera, baina Errusiak 1900ean inbaditu eta konkistatu zuena. 1860tik 1920 arte Kanpoko Mantxuria Errusiar Inperioaren zati izan zen. 1918tik 1925 arte Kanpoko Mantxuria Japoniak okupatu zuen eta laburki Barnealdeko Mantxuriarekin elkartu zuen japoniar menpean. Behin-behineko kontrol honen pean Ekialdeko Transbaikalia egon zen (Ulan Ude-Txita sektorea). Zenbait iturrik japoniar unitateek Ural mendien ekialdeko magaletatik Asia Erdialderaino patruilatu zutela adierazten dute. Sakhalin iparraldea, azkenean 1925ean zehar itzuli zen Errusiaren menpera.

1930eko hamarkadan eta Bigarren Mundu Gerran zehar, Japoniako Armada Inperialak, Kwantungeko Armadak eta Strike North Groupeko beste kide batzuk (Siberiako lurraldeak konkistatzeko japoniarren aliatuak), Ohtsu edo B Operazioarekin bat zetozenak, Errusiako Ekialde Urruna inbaditzea pentsatu zuten. Planaren barnean Khabarovsk kraia, Primorski kraia, Okhotsk itsasoa, Kamtxatka, Ulan Ude (Ekialdeko Baikal ingurua) eta Kanpoko Mongolia okupatzea zegoen. Kontzeptua okupaziozkoa edo SESBen erasoetatik defendatzekoa izan zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]