Kantabriako Traineru Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bansander Bandera
Sorrera 1942
Partehartzaileak Kantabriako traineruak
Modalitatea lerrokatua
Garaipen gehien Espainia Astillero (25)
Azken ekitaldia 2019
Irabazlea(k) Espainia Astillero
Astillero da garaipen gehien lortu dituen elkartea.
2006ko Kantabriako Traineru Txapelketa.

Kantabriako Traineru Txapelketa Kantabriako arraun elkarteen artean urtero jokatzen den traineru txapelketa da. Lehenengo bi edo hiru sailkatuek Espainiako Traineru Txapelketa jokatzeko txartela eskuratzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942an jokatu zen lehenengo txapelketa. Bi jardunaldi izan zituen eta Pedreña nagusitu zen Argoños eta Peñacastilloren aurretik. 1943an berriz ere Pedreña izan zen garailea Santander bigarrena, Peñacastillo hirugarrena eta Argoños laugarrena.

Hurrengo urteetan arraun talde euskaldunek ere parte hartu izan zuten, hala Kaikuk, Zierbenak edo Donostiako Esperanzak. Kantabrian traineru gutxi zirenez urte bakoitzeko traineru onenak ekartzen zituzten lehiatzera estropada handia izan zedin. 1950eko estropada Esperanzak irabazi zuen eta berarentzat izan zen bandera, hala ere Kantabriako txapelduna bigarren sailkaturiko Pedreña izan zen. 40. hamarkadan jokatu ziren 8 tituluak Pedreñak irabazi zituen.

1951 eta 1963 artean ez zen txapelketarik jokatu, ez baitzen traineru kantabriarrik uretaratu urte horietan. 1964ean berriz ere Pedreñaren nagusitasuna etorri zen, 70. eta 80. hamarkadan Astillerok eta Castrok ere titulu ugari irabazi zituztelarik.

1986tik aurrera traineru berriak azaldu ziren Kantabrian, hala Santoña eta Ciudad de Santander. Liga nagusiak sortzeaz batera diru asko sartu zen Kantabriako hainbat klubetan eta berriz historikoak nagusitu ziren, Astillero, Castro eta Pedreña.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Med 1.png Med 2.png Med 3.png Patroia
1942 Pedreña Argoños Peñacastillo José Bedia
1943 Pedreña Santander Peñacastillo José Bedia
1944 ez zen jokatu
1945 Pedreña Peñacastillo Santander José Bedia
1946 Pedreña Peñacastillo Soto de la Marina José Bedia
1947 Pedreña Peñacastillo -- José Bedia
1948 Pedreña Peñacastillo -- José Bedia
1949 Pedreña Peñacastillo -- José Bedia
1950 Pedreña Peñacastillo -- José Bedia
1951-
1963
ez ziren jokatu
1964 Pedreña Peñacastillo Santoña José Bedia
1965 Pedreña La Bomba Pedreña B José Bedia
1966 Pedreña La Bomba Peñacastillo Victor Castanedo
1967 Astillero Pedreña Peñacastillo Federico Trueba
1968 ez zen jokatu
1969 Pedreña Astillero Peñacastillo Rubén Laso
1970 Astillero Pedreña Castro Urdiales Jose Angel Lujanbio
1971 Astillero Pedreña C.R. Santander Jose Angel Lujanbio
1972 C.R. Santander Astillero Pedreña Antonio Alonso
1973 Astillero Pedreña C.R. Santander Jose Angel Lujanbio
1974 Castro Urdiales Astillero C.R. Santander Carmelo García Helguera
1975 Castro Urdiales Astillero Pedreña Carmelo García Helguera
1976 Astillero Castro Urdiales Pedreña Julio del Castillo
1977 Castro Urdiales Pedreña Astillero Evaristo Azpirez
1978 Astillero Laredo Castro Urdiales Jose Angel Lujanbio
1979 Pedreña Castro Urdiales Astillero Rubén Laso
1980 Castro Urdiales Astillero - Evaristo Azpirez
1981 Castro Urdiales Astillero Pedreña Santiago Lopez "Vicuña"
1982 Castro Urdiales Pedreña Astillero Santiago Lopez "Vicuña"
1983 Astillero Pedreña Santoña Andrés Rioz
1984 Castro Urdiales Santoña Pedreña Santiago Lopez "Vicuña"
1985 Pedreña Castro Urdiales Santoña Dimas Gabriel Ruiz
1986 Santoña Camargo Castro Urdiales Fernando Palacios
1987 Santoña Castro Urdiales Camargo Fernando Palacios
1988 Santoña Camargo Ciudad de Santander Fernando Palacios
1989 Ciudad de Santander Santoña Castro Urdiales Jose Angel Lujanbio
1990 Castro Urdiales Ciudad de Santander Camargo Santiago Lopez "Vicuña"
1991 Ciudad de Santander Santoña Camargo Agustín Vitoria
1992 Ciudad de Santander Camargo Santoña Agustín Vitoria
1993 Ciudad de Santander Camargo Carasa-Voto Agustín Vitoria
1994 Ciudad de Santander Santoña Camargo Roberto Rodriguez Lobato
1995 Santoña Ciudad de Santander Castro Urdiales Fernando Palacios
1996 Santoña Camargo Ciudad de Santander Fernando Palacios
1997 Santoña-Santander* Pedreña Colindres Pablo Bolado
1998 Astillero Santoña Castro Urdiales Jose Angel Lujanbio
1999 Astillero Castro Urdiales Ciudad de Santander Fernando Palacios (semea)
2000 Astillero Castro Urdiales Ciudad de Santander Juan Mari Lujanbio
2001 Castro Urdiales Ciudad de Santander Astillero Asier Zurinaga
2002 Castro Urdiales Astillero Pedreña Juan Mari Lujanbio
2003 Astillero Castro Urdiales Pedreña Izortz Zabala
2004 Astillero Castro Urdiales Pedreña Izortz Zabala
2005 Astillero Pedreña Castro Urdiales Izortz Zabala
2006 Astillero Castro Urdiales Pontejos Izortz Zabala
2007 Pedreña Castro Urdiales Astillero Borja Gómez
2008 Astillero Castro Urdiales Pedreña Joseba Arbona
2009 Astillero Castro Urdiales Pedreña Cristian Garma
2010 Castro Urdiales Astillero Pedreña Iker Gimeno
2011 Astillero Pedreña Castro Urdiales Cristian Garma
2012 Astillero Castro Urdiales Pedreña Ugaitz Mendizabal
2013 Astillero Pedreña Santoña Iker Gimeno
2014 Astillero Pedreña Santoña Ivan Gómez
2015 Astillero Pedreña Castreña Jonatan Castanedo
2016 Astillero Pedreña Camargo Jonatan Castanedo
2017 Astillero Pedreña Santoña Iván Gómez
2018 Astillero Pedreña Camargo Mikel García
2019 Astillero Pedreña Camargo Santiago Lopez "Vicuña"
  • 1997an Santoñak eta Ciudad de Santanderrrek bat egin zuten trainerua atera ahal izateko.

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartea Garaipenak Urteak
     Astillero 25 1967, 1970, 1971, 1973, 1976, 1978, 1983, 1998, 1999, 2000, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019
     Pedreña 15 1942, 1943, 1945, 1946, 1947, 1948, 1949, 1950, 1964, 1965, 1966, 1969, 1979, 1985, 2007
     Castro Urdiales 11 1974, 1975, 1977, 1980, 1981, 1982, 1984, 1990, 2001, 2002, 2010
     Ciudad de Santander 6 1989, 1991, 1992, 1993, 1994, 1997*
     Santoña 6 1986, 1987, 1988, 1995, 1996, 1997*
     C.R. Santander 1 1972

Patroiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patroia Garaipenak Urteak
José Bedia 10 1942, 1943, 1945, 1946, 1947, 1948, 1949, 1950, 1964, 1965
Jose Angel Lujanbio 6 1970, 1971, 1973, 1978, 1989, 1998
Fernando Palacios 5 1986, 1987, 1988, 1995, 1996
Santiago López "Vicuña" 5 1981, 1982, 1984, 1990, 2019
Izortz Zabala 4 2003, 2004, 2005, 2006
Agustín Vitoria 3 1991, 1992, 1993

Parte hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Kantabriako txapelketan parte hartu izan duten traineruak:

1942 eta 1950 artean

1964tik aurrera

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]