Kantabriar (antzinako herria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
K. a. 29ko Kantabriako mapa.
Kantabriar hilarria.

Kantabriar[1] (latinez: cantăber; antzinako grezieraz: Καντάβροι; kantabrieraz: cantabrices[2]) Erromatarren konkista baino lehenago Hispaniako iparraldean bizi zen herria zen, gaurko Kantabria baino lurralde zabalagoa okupatuz. Hiriburua Amaya zen (gaur egun Burgosko probintzian).

Kantabriarrak zenbait tributan banatuta ziren: salaenoak, orgenomescoak, avariginioak, blendioak eta coniscoak kosta partean eta cadinienseak, concanoak, plentusioak, tamaricoak eta vadinienseak barruan.

Zalantzan dago zeltak ala aurreindoeuroparrak ziren: horren ondorioz, kantabriera beraien hizkuntza aitzineuskara ote zen edo zeltiberieraren adarrekoa. Bi teorien defendatzaileak daude.

Julio Zesarrek Akitani iberiarren senideak zirela esaten zuen baina Arkeologiaren aztarnek zeltekin senidetu dituzte.

Basati eta ausartitzat hartuta, bere askatasuna mantentzeko borrokek itzala eman diete Historian. Ez ziren garaituak izan Kantabriar Gerretan, Agripa eta Augustoren kanpainek bere deuseztapen partziala lortu zuten arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2015-1-30) 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak 3. orrialdea http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0174.pdf .
  2.   Bernardo Stempel, Patrizia de «Centro y áreas laterales: formación del celtibérico sobre el fondo del celta peninsular hispano» Palaeohispánica: Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania antigua (2): 107 ISSN 1578-5386 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kantabriar (antzinako herria) Aldatu lotura Wikidatan