Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Kapital sozial (enpresa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Merkataritza zuzenbidean eta kontabilitatean, kapital soziala bazkideek merkataritza-sozietate edo beste elkarte-mota baterako egin dituzten diru eta ondasunen ekarpenen multzoa da. Elkartearen jarduera ekonomikoan kapitalari gehitutako mozkinek kapital bereki edo propioa osatzen dute.

Kapital sozialak bazkideen eskubideak baldintzatzen ditu kapitalean duten parte-hartzearen arabera, eta aldi berean, hirugarrenen aurrean bermea ematen du, izan ere, erreferentzia gisa erabiltzen da sozietate edo enpresaren ondare-ekarpenak eskatzeko. Emaitza negatibo jarraituen kasuan, honek eragina izango du kapitalean, porrot egoera kontsideratuz, hau da, kapital soziala negatiboa denean, ulertzen da enpresak ez duela nahiko baliabide hirugarrenen aurrean bere zorrak kitatu edo betebeharrei aurre egiteko.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.