Kara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kara itsasoa.

Kara itsasoa[1] (errusieraz: Карское море) Ozeano Artikoaren zati bat da, Siberiako iparraldean. Mendebaldean, Karako itsasartea Barents itsasoa, Severnaya Zemlya uhartedia eta Laptev itsasoarekin lotzen zaio.

Ia 1.450 kilometroko luzera du eta 970 kilometroko zabalera, hau da, 880.000 km² area. Batez besteko sakonera 110 metrokoa da.

Barents itsasoarekin alderatuta, Kara hotza da oso, urteko bederatzi hilabete ematen baititu izoztuta.

Kara itsasoan Ob, Jenisei, Pyasina eta Taimyra ibaiek ahoratzen dute.

XVI. mendeko mapetan Oceanus Scythicus edo Mare Glaciale izena izan arren, XIX. menderaino ez zen ondo esploratua. Ipar itsasoen ibilbidea aurkitu ondoren, Alemaniako urpekontziek patruilatu zuten sobietar itsasontziak hondoratzeko asmotan 1942ko udako Wunderland Operazioan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kara Aldatu lotura Wikidatan
  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-04-11 .

Koordenatuak: 74° 49′ 55″ N, 71° 18′ 43″ E / 74.83194°N,71.31194°E / 74.83194; 71.31194