Karakalaren termak

Koordenatuak: 41°52′49″N 12°29′34″E / 41.88026°N 12.49276°E / 41.88026; 12.49276
Wikipedia, Entziklopedia askea
Karakalaren Bainuak» orritik birbideratua)
Karakalaren termak
Terme di Caracalla
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Erromako RioniakSan Saba
Koordenatuak41°52′49″N 12°29′34″E / 41.88026°N 12.49276°E / 41.88026; 12.49276
Map
Historia eta erabilera
Irekiera216
KomisarioaKarakala
Izenaren jatorriaKarakala
Arkitektura
Azalera150.000 m²
Zerbitzuakparking lot
Ondarea
Objetu kopurua205 item (en) Itzuli
Bisitariak urtean55.440
Kontaktua
Helbideavia delle Terme di Caracalla, 52 - Roma, Edificio delle Terme di Caracalla 52, 00153 Roma eta Edificio Delle Terme Di Caracalla 52, Roma
E-postamailto:ssba-rm@beniculturali.it
Telefonoatel:+39-06-571-7451

Karakalaren termak Erroma inperialeko bainu multzo zabala izan ziren. Erroman eraiki ziren, 212 eta 216 urteen artean, Karakala enperadorearen erregealdian. Terma Antoniarrak izenarekin inauguratu ziren (Thermae Antoninianae), Antoniar leinuaren ohorez, Marko Aurelio Antonino Basiano bizi zela, sekula ezbaitzen Karakala izenarekin ezagutu. Gaur egun, terma hauen hondakin zabalak, atrakzio turistiko garrantzitsua dira. Laster bere eskultura eta beste hainbat aberastasun kendu zitzaizkion arren, oraindik mosaiko zati handiak kontserbatzen dira, horietako batzuk, eraikinaren goi solairuari dagozkionak, erori zena.

Haitzurdinezko bainuontzi erraldoietako batzuk, bloke bakarrean zizelkatuak, Erroma erdialdera eraman ziren, iturri bezala erabiltzeko. Bere eskulturarik ospetsuena, Farnesio Zezena deitua, Napoliko Arkeologia Museoan kontserbatzen da. Gaur egun, multzoaren hondakinen ondotik, Viale Aventino (Abentino etorbidea) eta Viale delle Terme di Caracalla (Karakalaren termetako etorbidea) igarotzen dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Termen ur-sistemaren eskema.

Karakalaren Termak, Erroma osoko terma multzorik handi eta luxuzkoena bihurtu zen. Eraikina, bost urtetan eraikia izan zen, erromatar ingeniaritzaren lorpen bat dena, eraikuntzak iraun zuen denbora eta multzoaren erraldoitasuna kontutan hartuz. Termek, barruti handi bat zuten, absideetan 400 metro baino gehiagoko zabaleraduna, eta bainuak berak aurkitzen ziren erdiko egitura bat. Bere inguruan, lorategi zabal bat zegoen. Ur hornikuntzarako, bainuetara, Aqua Marciaren adar bat desbideratu zen, hornitzeko, Aqua Antoniniana Iovia izenarekin ezagutu zena.

K. a. III. mendean, geroago termak eraikiko ziren tokian, Igerileku Publikoa izeneko urmael zabal bat zegoen. III. mendean, termak amaituak eta inauguratuak izan zirenean, antzinako igerilekua aldatzeaz arduratu ziren.

Karakalaren Termen planoa

Iparraldeko eta hegoaldeko zatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko zatian, arkupe bat zegoen, bere aurretik, bi mailatan jarritako gelak zeudelarik, hauetan, ziuraski, zenbait denda zeudelarik. Arkupe hark eta gela haiek Zelio muinoaren egitura euskarri bezala balio zuten. Hegoaldeko zatian, medio estadio delakoa zegoen, ikusleentzako harmailekin prestatua, eta euren atzean zeuden zisterna handiak ezkutatzeko balio zutenak. Zisterna hauetan, 80.000 ur metro kubiko sar zitezkeen. Simetrikoki kokatuak, beste bi gela handi zeuden, ziuraski, liburutegi bezala balio izan zutenak.

Ekialdeko eta mendebaldeko zatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialde eta mendebaldeko zatietan, bi exedra alboko eta simetriko handi eraiki ziren. Erdialdeko espazioan, aurretik kolomadi bat zuen abside bat zegoen, albo bakoitzean gela txikiak zeudelarik, horietako bat, oktogono formarekin eraikia eta kupula batekin estalia izan zena.

Multzoaren erdialdeko zatia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudia teselekin.

Termetako gelak, simetrikoki eraiki ziren, termen erdialdeko ardatzaren inguruan, Erroma inperialeko ohiko eredua jarraituz. Albo bakoitzean, aldagela edo apodyteria delakoetara zeramaten bi sarrera zeuden, albo bakoitzean, kanoi gangarekin bi gelatara zeraman erdiko korridore bat zuena. Gainontzeko multzoa bezala, lurzorua mosaikoekin apaindua zegoen. Aldageletatik, gimnasiora sar zitekeen, ariketa fisikoak egiteko, estalpean edo aire librean. Erabiltzaileek, gimnastika ariketak edo aurrez aurreko borroka egiten zuten. Tokia, estalkirik gabeko patio zabal bat zen, hiru aldetan arkupez inguratua, sabai gangatua eta galburuzko mosaikodun lurzoruduna. Beste aldean, zirkuluerdi zabal bat zegoen. Lurzoruko mosaikoak, horietaz zati handiak kontserbatu direlarik, bere garaian, oso ederrak eta kolore bizikoak izan ziren. Ariketa fisikoak amaitu ondoren, erromatarrak, termetara joan zitezkeen, aldi berean gizon eta emakumeek erabiliak.

Kaldariumak, kupula batekin estalitako gela zirkular handi bat zuen, honetas, zenbait euste zutabe kontserbatzen direlarik. Gela, multzoaren barnean diseinatu eta kokatua izan zen, eguzkiaren argia egunean zehar leiho handi batzuen bidez jasotzeko. Kaldariumetik, tepidariumera pasatzen zen, non, jatorrian, albo banatan bi bainuontzi handi zeuden. Eraikinaren erdian zegoen basilika hiru gurutzeria ganga handik estalia, zutabe handi batzuk eutsiak. Natatioa zen bertara sar zitekeen azken gela. Estali gabeko igerileku handi bat zen, gaur egun, igerileku olinpikotzat hartuko litzateke, bere harresietako bat, kanpoaldeko fatxadarenaren aurrean zuena, estatuadun horma-hobiekin apaindua.

Apaindura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mosaikoekin apaindutako lurzorua

Diseinua bezain garrantzitsua izan zen apaindura. Lurzoruko mosaiko aberats eta bizietaz gain, termak, arte lan baliotsuekin apainduak izan ziren, Herkules atseden hartzen edo Zezen Farnesioa kasu. Mosaikoek ez zuten beti diseinu bera, tokiren batzuetan, eskenak irudikatzen zituzten, eta, beste batzuetan, irudi geometrikodun lurzoruak zeuden.

Labeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karakalaren Termak ur beroko bainu multzo handi bat ziren. Hornikuntzaren arazoa erraz konpondu zen, baina ura berotzea kontu zailagoa izan zen. Konponbidea, kanpoko labe batean eta barruko beste labe batean zetzan, non esklabuak egongo ziren, garrak bizitzen. Eraman behar zen gelaren arabera, ura, tenperatura ezberdinetara berotzen zen. Beroaren zabalkuntza hobetzek, hipokausto sistema eraiki zen, nahiko praktiko eta eraginkorra zena.

Eragina egungo munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mende hasieran, terma hauen diseinua, New Yorkeko Pennsylvania tren geltokiaren diseinurako inspirazio gisa erabili zen, Charles Follen McKim arkitektoak diseinatua. Dhakan dagoen Bangladesheko Biltzar Nazionalaren eraikina ere, Karakalaren Termetan inspiratu zen.

Hondakinek, uda guztietan, Teatro dell'Opera di Romako opera denboraldirako atze bezala balio dute.

Azken urteotan, gertaera kultural ezberdinak egin dira, 1960ko Erromako Olinpiar Jokoetan gimnasia lehiaketak eta Hiru Tenoreen kontzertua 1990eko Munduko Futbol Txapelketaren itxieran kasu.

Beste erromatar terma ospetsu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]