Karakorum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Karakorum
Baltoro - Mitre Peak.jpg
Geografia
Karakoram Nasa.JPG
Gailurra K2
Garaiera 8.611 metro
Luzera 500 kilometro
Administrazioa
Herrialdea(k)  Afganistan
 India
 Pakistan
 Tajikistan
 Txina

Karakorum[1] erdialdeko Asiako mendi sistema da, Himalaiaren mendebaldean dagoena, Pakistan, India, Txina, Afganistan eta Tajikistanen artean hedaturik. 500 kilometro inguruko luzera du eta, poloak kenduta, glaziar gehien duen munduko eskualdea da. Lau mendikate dira, harkaitz kristalinoz eta sedimentuzkoz osatuak, ipar-ekialdetik hego-ekialderako norabidea dutela. Mendi garaiena Dapsang da (K2 ere deitua), 8.611 metro dituena.[2]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turkieraz legar beltza esan nahi du; izan ere, bertako glaziar gehienak harri txingorrez estaliak daude.

Esplorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dituen altueraren eta gogortasunaren ondorioz, oso jende gutxi bizi da han. Europar esploratzaileak XIX. mendearen hasieran iritsi ziren aurrenekoz Karakorumera, eta britainiar topografoak 1856an heldu ziren. Muztagh Igarobide deritzona 1886an zeharkatu zuen lehen aldiz Francis Yonghusband koronelak zuzendutako espedizio batek, eta Hunza ibaiaren gaineko haranak General Sir George K. Cockerill arakatu zituen 1892an. 1910eko eta 1920ko hamarkadetan egindako azterketek hein handi batean eskualdearen geografia zehaztu zuten.

Geologia eta glaziarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karakorum eta Himalaia eskualdeak hainbat arrazoirengatik dira garrantzi handikoak Lurra aztertzen duten zientzialarientzat. Geologikoki munduko eskualderik aktiboenetako bat da, talka egiten duten bi kontinenteren arteko muga baita. Ondorioz, plaken tektonika ikertzeko eskualde garrantzitsua da. Horrezaz gain, glaziarren azterketa aldaketa klimatikoa neurtzeko baliagarri da, hauen urtzea eta tenperaturan eta prezipitazio kopuruan epe luzeko aldaketak, hain zuzen ere, dira aldaketa horren adierazle.

Gailurrik garaienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karakorumeko mendirik garaienetako batzuk honako hauek dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karakorum Aldatu lotura Wikidatan