Karbetiiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karbetiien lurraldeak

Karbetiiak (latinez: Carvetii) hiri zelta bat zen Britainiako ipar-ekialdean zeudenak. Gaur egungo Cumbria eta Iparraldeko Lancashiren kokatuak, brigantiarrekin muga bat zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karbetiiak ez dira agertzen Ptolomeoren Geografian, ezta beste testu klasikoetan ere. Old Penritheko eta Sowerbyko inskripzioengatik ezagutzen ditugu bakarrik.[1]

Haien hiriburua Luguvalium (Carlisle) izan zen, bere eskualdeko hiri bakarra izan zena. Ziurrenik I. mendean brigantiarrekin elkartu ziren, eta autonomia pixka bat lortu zuten erromatar inbasioari esker.

Adituen ustez, Venutius gerlaria, Kartimandua brigantiarren azken erreginaren senarra eta erromatarren aurkaria, herri honetakoa izan zen.

Bere lurraldea Britania Secundako probintzian sartu zen. V. mendean erromatarrak alde egin eta gero Karbetiien lurraldeak Yr Hen Ogledden barruan geratu zen

Erresuma saiatu zen ordena mantentzen baina ez zuen iraun inbasioetara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Carvetii. By N. Higham, G.D.B. Jones. Peoples of Roman Britain. Alan Sutton Publishing, Gloucester, 1985, ISBN 0-86299-088-2

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]