Karbunko (heraldika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karbunko urdina
Karbunko urdina

Karbunkoa zortzi hagaxka edo erradio dituen irudi heraldikoa da; horietako lauk gurutze komun bat osatzen dute eta beste laurek jiratutako gurutze moduko bat. Muturretan Liz lorea bat edo beste forma apaingarri bat izan ohi dute.[1] Askotan, erdiko puntua bitxi batekin apainduta egoten da (esmeralda, zafiroa, grenatea; beraz...) izen bera duena.

Formaren jatorria armarriak sendotzeko erabiltzen ziren budinezko errefortzuetan eta erdian jartzen zen unboan egon daiteke.[2]

Nafarroako armarriaren jatorrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako armarriak Nafarroako errege-erreginen ikurrean du jatorria, zeina karbunko baten irudikapena zen, gero kate forman berrinterpretatu zena, Nafarroako Kateen mitoarekin alegia.[3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fatás Cabeza, Guillermo. (1999). Diccionario de términos de arte y elementos de arqueología, heráldica y numismática. (1. ed. amp. y rev. en Biblioteca temática. argitaraldia) Alianza Editorial ISBN 84-206-3657-6. PMC 41389962. (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  2. Fox-Davies, Arthur Charles. (1978). A complete guide to heraldry. Bonanza Books ISBN 0-517-26643-1. PMC 4504307. (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  3. (Gaztelaniaz) Menéndez Pidal, Faustino. (2000). El escudo de armas de Navarra. Gobierno de Navarra, Departamento de Presidencia, Justicia e Interior ISBN 84-235-2016-1. PMC 44925732. (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  4. Ikus Armarri artikulua

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]