Kardantxiloaren Ama Birjina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kardantxiloaren Ama Birjina
Madonna del cardellino'
Raffaello Sanzio - Madonna del Cardellino - Google Art Project.jpg
Jatorria
Sortzailea Rafael
Sorrera-urtea 1506 (gregoriar)
Jatorrizko izenburua Madonna del cardellino eta Virgen del jilguero
Mugimendua Goi Pizkundea
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta zura
Zabalera 77 zentimetro
Altuera 107 zentimetro
Genero artistikoa arte sakroa
Deskribapena
Kokapena
Lekua Uffizi Galeria
Bilduma Uffizi galeria

Kardantxiloaren Ama BirjinaMadonna del cardellino italieraz, Rafael Berpizkundeko italiar margolariren olio margoa ohola gainean da. 1506 inguruan Florentzian burutu zuen. Gaur egun Uffizi Galerian ikus daiteke. Eszenan Ama Birjija, Jeus eta San Joan ikus daitezke. Haurrek Kardantxilo bat dute eta harengan jarri dute haien arreta guztia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rafael margolaria bolada batean Florentzian egon zen eta garai horretan egin zuen lan hau. Artistak ezkontza-opari moduan prestatu zuen Lorenzo Nasi lagunari emateko. 1548ko azaroaren 17an, zoritxarrez, lurrikara gogor batek hiria astindu zuen eta Nasiren etxea erabat hondatuta gelditu zen. Margolana ere 17 zatitan puskatu zen. Hondakinen artean berreskuratuta berehala saitu zen berreskuratzen baina kalteak nabarmenak dira. Berreskuratze lana Battista Nasik egin zuen, Lorenzoren semea alegia. X izpien bidez hausturak ikus daitezke eta nola margoz bete diren sortutako arrakalak. Ezkerreko beheko alde osoa eta Jesusen hanka bat berreskuratu behar izan zuten. XXI. mendearen hasieran berriro ere berreskuratze lan berriak eraman dira aurrera; 2005ean margolana berritua aurkeztu zen.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatu dugunez margolanean hiru pertsonai agertzen dira triangelu bat sortuz: Birjina, Jesus eta San Joan. Jesus erabat biluzik dago eta Joan tunika batez sasijantzita, biak Mariaren babesean. San Joanek eskuetan kardantxiloa du; Jesusek, bestetik, txoriaren burua laztantzen ari da. Birjinak ezkerreko eskuan liburu bat du baina bere arreta haurren gainean dago, batez ere Joanen gainean. Liburu horrek Sedes Sapientiae («Jakinduriaren eserlekua») gaia adierazten du. Bitxia da, bestetik, Joanek buru gainean santutasunaren aura erakusten duela.

Atzean paisaia ederra, bukolikoa, ikus daiteke: ibaia zubi batekin, atzean herri bat eta muino gainean, gaztelua. Dirudienez hasierako proiektuan paisaia desberdina zen. Hori ezagutzeko azpigorrien erreflektografia erabili da eta horri esker margoen azpiko jatorrizko marrazkia ikusi izan da. Desberdintasun nagusia espazioan ikusten da: jatorrizko paisaia ez zen hain irekia eta zubiaren ordez dorre bat ikusten zen. Beste aldaketa nabarmena Birjinaren eskotean ikusi da, jatorrizkoan irekiagoa.

Txoriak balore sinboliko handia du. Nolabait, san Joanek ezagutuko duen heritoz bortitza adierazten du. Modu batez kardantxiloa Jesusi eskaintzen dio eta horrek bere etorkizunari buruzko ohartazpen gisa uler daiteke.

Orokorrean, margolanak harmonia ematen du.[2]

Leonardo da Vinciren eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezialisten margolan honetan Leonardo da Vinciren eragin zuzena ikusi dute:[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .
  2.    .
  3.    .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]