Karel Havlíček Borovský
| Karel Havlíček Borovský | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | Karel Havlíček | ||
| Jaiotza | Havlíčkova Borová, 1821eko urriaren 31 | ||
| Herrialdea | |||
| Bizilekua | Q117021736 | ||
| Heriotza | Praga, 1856ko uztailaren 29a (34 urte) | ||
| Hobiratze lekua | Olšanyko hilerria | ||
| Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia | ||
| Familia | |||
| Aita | Matěj Havlíček | ||
| Ama | Josefína Havlíčková | ||
| Ezkontidea(k) | Julie Sýkorová-Havlíčková (en) | ||
| Seme-alabak | ikusi
| ||
| Haurrideak | ikusi
| ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Pragako Unibertsitate Karolinoa | ||
| Hizkuntzak | txekiera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | itzultzailea, olerkaria, kazetaria, argitaratzailea, literatura-kritikaria, idazlea, politikaria, iritzi-kazetaria eta Preso politikoa | ||
| Izengoitia(k) | Havel Borovský, Karel Havlíček-Borovský eta Hawliczek | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Karel Havlíček Borovský (Borová, 1821eko urriaren 31 – Praga, 1856ko uztailaren 29a) txekiar idazle, olerkari, kritikari, politikari, kazetari eta argitaratzailea izan zen.
1838an Pragara joan zen Pragako Unibertsitate Karolinoan ikastera, eta 1848ko Iraultzen ondorengo garaiko giroan idazle abertzalea izatea erabaki zuen. Txekiera eta literatura ikasi zituen eta Teologia hasi zuen.
Bohemian irakasle lanik lortu ez zuenez, Moskura joan zen familia batean tutore lan egitera. Han errusiar aldeko eta paneslaviar bihurtu zen.
1844an Bohemiara itzuli zen. Ideologia liberaleko eta eragin handiko egunkarien editorea izan zen. Eslaviar Kongresua prestatzeko lanetan parte hartu zuen Pragan, eta 1848ko uztailean Austriar Inperioaren Batzar Konstituziogileko kide aukeratu zuten Pragan. 1848ko abenduan uko egin zion eserlekuari kazetaritzan aritzeko. 1849an Bohemiako iraultzak porrot egin ondoren, Borivskýren aldizkariak zentsuratu egin ziren eta 1851ko abuztuan argitaratzeari utzi zion. 1851ko abenduan Borovský Hego Tirolera deportatu zuten. Han argitaratu zituen bere lanik onenak.
1855ean Pragara itzuli ahal izan zen eta han jaso zuen bere emaztearen heriotzaren berri, tuberkulosiaren ondorioz. Borovskýk ere tuberkulosia izan zuen eta hurrengo urtean hil zen.
Lan nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Epištoly kutnohorské (Kuttenbergeko epistolak)
- Obrazy z Rus (Errusiako eszenak)
- Tyrolské elegie (Tirolgo elegiak)
- Král Lávra (Lavra erregea)
- Křest svatého Vladimíra (San Bladimiroren bataioa)