Edukira joan

Kareliar erregosia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kareliar erregosia
jaki
Osagaiakharagia
Historia
JatorriaFinlandia

Kareliar erregosia (karelieraz: päččiliha, finlandieraz: karjalanpaisti, errusieraz: рагу по-карельски ragu po-karelsk) Karelia eskualdeko plater tradizionala da. Finlandian kareliar jatorriko plater ezagunena da[1] eta 2007ko plater nazional izendapena jaso zuen.[2]

Antzina Karelian haragia urria zenez ospakizunetan soilik egiten zen platera izaten zen. XX. mendean ordea Finlandia osoan eguneroko platera bihurtu zen.

Osagaiak eta prestaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kareliar erregosiaren osagaiak.

Txerriki, txahalki, altze edo arkume haragiarein egiten den erregosia da. Haragiari espeziak botatzen zaizkio apaingarri, hala nola, piperbeltza, gatza, ereinotz hostoak eta allspice[3]. Barazkiak ere gehitzen zaizkio; azenarioak, tipulak eta bestelako tuberkuluak.

Kareliar plater tradizional gehienak bezala ontzian (uuniruukku edo pata finlandieraz) sukaldatzen da. Beti ere denbora luzez sukaldatzen den platera izaten da.[3]

Batzuetan labean ere egiten da, aurrez ogia egteko erabilitako berotasunaz baliatuz.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Ferretti, Fred. (1986-08-03). «FARE OF THE COUNTRY; FINNISH STEW OF MEATY RICHES» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2025-02-23).
  2. (Finlandieraz) «Se on karjalanpaisti!» www.iltalehti.fi (kontsulta data: 2025-02-23).
  3. a b (Ingelesez) «Recipe for Finland's National Dish: Karjalan Paisti (Karelian Hot Pot)» The Spruce Eats (kontsulta data: 2025-02-23).
  4. (Ingelesez) Marvellina. (2012-08-15). «KARELIAN HOT POT / KARJALANPAISTI» What To Cook Today (kontsulta data: 2025-02-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]