Kareliar poni
† Kareliar ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() ![]() |
Egoera FAOren arabera | extinct (en) ![]() |
Kareliar ponia, (errusieraz: Karel'skaya) , Errusiako zein Finlandiako Karelia eskualdeko bertako zaldi arraza bat izan zen. Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik abere hauek ponien sailkapen taldean sartzen ziren.
Ospe handiko zaldiak izan ziren, esate baterako leretatik tiratzeko erabilita, tiro-zaldiak bezala. Arraza joan den mendean iraungi zen[1].
Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1338ko errusiar kronika batek aipatzen du "kareliar behorren lekua", (finlandieraz: « Tamma-Karjala »), seguruen kalitatezko zaldien hazleku bat izendatzeko. Hau da arraza lehendabiziko aldiz agiri batean agertzen dena.
Kareliako poniaren beste aldaera bat zegoen, "Onega" izenekoa. Arrazak ez zuen inoiz liburu ofizialik izan.