Karen Dior
| Karen Dior | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Missouri, 1967ko otsailaren 14a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Los Angeles, 2004ko abuztuaren 25a (37 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: hepatitis birikoa |
| Hezkuntza | |
| Hezkuntza-maila | doktoretza |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktore pornoa, abeslaria, telebista-aktorea eta film-zuzendaria |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Genero artistikoa | dantza |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Karen Dior (Ozark, Missouri, Ameriketako Estatu Batuak, 1967ko otsailaren 14a - Los Angeles, Kalifornia, 2004ko abuztuaren 25a), Geoffrey Karen Dior izenez ere ezaguna, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transgeneroa, zinema zuzendaria, abeslaria eta drag queena izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geoffrey Gann jaiotza-izenez, Missouriko Ozark hirian jaio zen 1967ko otsailaren 14an. Aita, Donald Gann Missouriko estatu-senatari errepublikanoa zuen. 21 urte zituenean Los Angelesera joan zen bizitzera. Han apaindegi batean lan egiten hasi zen eta West Hollywoodeko tabernetan drag ikuskizunak antzezten ere.
1989an bisexual eta transexual kategorietako film pornografikoetan agertzen hasi zen. Guztira 120 film pornografiko baino gehiagotan antzeztu zuen. Gehienetan Dior izen artistikoa erabili zuen, baina bestetan Geoff Dior, Rick Van, Geoffrey Karen Dior, Geoffrey Gann edo Geoff Gann izenak erabili zituen.
1990eko hamarkadan film eta telesail konbentzionaletan agertzen hasi zen. 1992an The Price She Paid telebistako filmean antzeztu zuen.
1995eko urtarrilean AVNren Ospearen Aretoan sartu zuten industria pornografikoan egindako ibilbidea sarituz.[1] Urte berean ere, giza immunoeskasiaren birusaz kutsatu zen eta handik aurrera hiesdunen aldeko ekintzaile-lanetan hasi zen.
1997an Xena: Warrior Princess telesaileko Here She Comes... Miss Amphipolis izenburuko atalean agertu zen Miss Artiphys pertsonaiarena eginez. Atal horretan, Xena (Lucy Lawless aktorea) eta Miss Artiphys pertsonaiek elkarri musu ematen zioten. Musu horrek 1990eko hamarkadan hiesdunek jasaten zuten estigmari aurre egiten lagundu zuen.[2]
Helduentzako filmak egiteari utzi ondoren, 2001ean Sleeping Under the Stars: Explicit Memoirs of a Decade in Porn oroitzapen-liburu autobiografikoa argitaratu zuen. Urte horretan ere, S E X izenburuko estudioko diskoa kaleratu zuen.
Bere bizitzako azken urteetan, Geoffrey Karen Dior Gann Erlijio-Filosofian doktoratu zen eta ministro ordenatu zen.[3]
2004ko abuztuaren 25ean hil zen Los Angelesen 37 urte zituela hiesak eragindako hepatitisak jota.[4]
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Single White Shemale (1992)
- Mystery Date (1992)
- A River Made to Drown In (1997)
- Xena: Warrior Princess (1997, atal batean: "Here She Comes... Miss Amphipolis"[5])
- Head Over Heels (Atal batean, 1997)
- Veronica's Closet (Atal batean, 1998)
- Double Down (2001)
Zuzendari gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- I Dream Of Queenie (1997)
- Genderella (1998)
- Playing the Odds (1998)
- Getting Personal (1999)
- Bi Athletes (2000)
- Bi-Dazzled (2001)
- Leather Temptation (2002)
- Bi-Sluts (2001)
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autobiografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sleeping Under the Stars: Explicit Memoirs of a Decade in Porn (2001, Bedside Press, ISBN 9780970695604)
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- S E X (2001, Tidal Releasing)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Adult Video News Award Winners - 1994 Awards» Rame.net 1995 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-09-24) (kontsulta data: 2026-01-02).
- ↑ (Ingelesez) Weekes, Princess. (2018-07-10). «This Xena Episode Helped Fight the Stigma Around HIV/AIDS in the 90s» The Mary Sue (kontsulta data: 2026-01-02).
- ↑ (Ingelesez) Kay, Kerwin; Nagle, Jill; Gould, Baruch. (2000). Routledge ISBN 1-56023-981-6. (kontsulta data: 2026-01-02).
- ↑ (Ingelesez) «Groundbreaking Reverend Geoffrey Karen Dior Dies.» Adult Video News 2004-09-04 (kontsulta data: 2026-01-02).
- ↑ (Ingelesez) IMDb. "Xena: Warrior Princess" Here She Comes... Miss Amphipolis (TV Episode 1997) - IMDb. (kontsulta data: 2026-01-02).