Karen Mulder
Karen Mulder | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vlaardingen, 1969ko ekainaren 1a (56 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa eta abeslaria |
Altuera | 178 zentimetro |
Musika instrumentua | ahotsa |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Karen Mulder (Vlaardingen, Herbehereak, 1970eko ekainaren 1a) abeslari eta modeloa da. 90eko hamarkadan, modelo moduan ibilbide arrakastatsua izan zuen eta mundu mailako klaseko “top model” gisa aitortu zuten hainbat hedabidek. Bere jaioterrian, Holandan, Mulder ondo gogoratzen dute publikoki apurtu eta ondoren bere buruaz beste egiten saiatzeagatik.[1][2][3][4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970 urtean jaio zen eta Hagan eta Voorburgen hazi zen. Gurasoak Ben, Ogasuneko ikuskatzailea eta Marijke idazkaria izan ziren. Karenek ahizpa txikia du, Saskia, denboraldi batez ekonomia ikasten jardun ostean, aktore lanetan jarraitu zuena. 1985 urtean, bere familia Frantzia hegoaldera joan zen, kanpin batera. Hango egunkari batean Elite "Look of the Year" modelo agentziaren lehiaketa baten iragarkia ikusi eta lagun batek bere argazki batzuk hartu eta Elitera bidali zituen, Karenek jakin barik. Amsterdamen irabazi zuen atariko lehiaketa, eta finalera heldu zen, bigarren postuan geratu zela.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehiketa horretan parte hartu eta gutxira, Parisera joan zen bere lehen modelatze saiora. Gero, batxilergoa utzi eta Italiara joan zen amarekin argazki ofizialen saio baterako, eta gero Parisera modeloen eskolara, Elitera, eta hantxe hartu zuen bere ibilbidearen ardura.
Ibiltokiko bigarren urtean, modelatzen aritu zen Valentino, Yves Saint Laurent, Lanvin, Versace zein Giorgio Armanirentzat. Vogue aldizkariaren azalean agertu zen eta denbora gutxian,1991n kontratua lortu zuen, 21 urte zituenean. Berehala agertu zen Vogue britainiarraren azalean eta Nivea kosmetikoaren publizitate kanpaina batean.
Beste kanpaina batzuetan ere agertu zen: Calvin Klein, Claude Montana, Ralph Lauren, Yves Saint-Laurent Rive Gaucheren perfumea, Guerlain, Chloé, Revlon, Jacques Fath, Gianfranco Ferré, Gianni Versace, Chanel eta Hervé Léger. Modaren argazkilari handienetako batzuekin egin du lan Karenek, besteak beste, Javier Vallhonrat, Peter Lindbergh, Patrick Demarchelier, Bruce Weber, Helmut Newton, Vadukul Max, Gilles Bensimon, Fabrizio Ferri, Steven Meisel, Irving Penort eta Robert Manhelgern. Top Model aldizkariaren lehen aleetako bat Mulderri eskaini zitzaion osorik, Vogue Italiako zenbaki oso batekin batera. Sports Illustrated-en egin zituen bi agerraldiek, Swimsuit Issue 1997 urtean eta 1998 urtean, eta Victoria Secret-en katalogorako egin zituen poseek Karenen profil handiena erakutsi zuten.
Vogue aldizkariaren editoreek "La rubia con clase" izena jarri zioten, eta Kate Moss, Cindy Crawford, Claudia Schiffer, Valeria Mazza eta Naomi Campbell modeloekin partekatu zituen ibiltokiak. Une hartan, egunean 10.000 libera ere irabazten zuen. Karen Mulder 2000. urtean erretiratu zen modelaketatik.
Modelo lana utzi eta gero
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gero, beste karrera batzuk izaten saiatu zen. Antzezlanean probatu zuen, 2001 urtean “A Theft, One Night “(Lapurreta bat, gau bat) film labur frantsesean debuta eginda.[5] Musikan ere hasi zuen ibilbidea, baina arrakasta mugatua izan zuen. Musika ibilbide bat ezartzeko bere lehen saiakera Gloria Gaynor-en "I Am What I Am" abestiaren bertsioa izan zen, 2002 urteko udan denbora batez Frantziako musika zerrendetan agertu zena.
1988 urtean, 18 urte zituela, René Bosne argazkilari frantziarrarekin ezkondu zen. 1993 urtean, senar-emazteak banandu egin ziren. Mulderrek esan zuen bere bizitza aldatu egin zela 1993 urtean, aireportutik aireportura joan eta etorri, etxean oso denbora gutxi zeramala. Bere bizitzako etapa horretan, Jean-Yves Le Fur higiezinen arloko enpresaburu bat ezagutu zuen Parisko aireportu bateko itxarongelan (ondasun higiezinen garatzailea ere deitzen zaio). Berehala hartu zuten konpromisoa.
Le Fur pasabidetik kanpo hasi zen Karenen karrera maneiatzen. 1995 urtean, Hasbrorekin elkarlanean jardun zuen Karen Mulderren panpina batean, eta horrek uneko supermodeloetan inspiratutako panpina lerro oso baten garapena bultzatu zuen. Le Fur eta Mulderrek infokomertzial bat eta bideo bat egin zituzten. Mulderren proiektu gogokoena edertasunari buruzko CD-ROM bat izan zen, non makillajeari, ariketei eta edertasunari buruzko aholkuak eman zituen. 1995 urteean, gaztelu bat erosi zuen Frantzian, eta han haur behartsuei oporrak pasatzeko plana ezarri zuen.
Depresioa, haustura eta suizidio saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001 urteeko urriaren 31n, Mulderrek Thierry Ardisson-ek antolatutako France 2 "Tout le Monde en Parle" (euskaraz: Mundu guztia ari da horri buruz hitz egiten) kate frantziarraren grabazioan adierazi zuen, estudioan zuzeneko audientzia bat izanda, zenbait pertsonak, Elite Model Management bere agentzia izandakoa eta Albert II.a Monakoko printzea barne, tratatu zutela. Bestalde, Karenek esan zuen bere aitak bera hipnotizatu zuela bi urte zituenetik, eta gero bortxatu egin zuela[6]. Erakusketako ekoizleek euren ezegonkortasun emozionaltzat jo zuten eta ez zuten elkarrizketa zabaldu. Showa ez zen inoiz airera atera, eta grabazio guztia ere ezabatu egin zuten.[7][8]
Egun batzuk geroago, Mulderrek bere akusazioak errepikatu zituen, ordukoi horretan asteroko aldizkari baterako, Parisko bere apartamentuan egindako elkarrizketa batean. Elkarrizketa egin eta ordu gutxira, bere ahizpa Saskia heldu zen eta Villa Montsouris-era eraman zuen, depresioa, antsietatea eta eldarnioa bezalako trastornoetan espezializatutako ospitale psikiatriko batera, non bost hilabetez egon zen. Ustez, Gerald Marie Elite Modelseko presidenteak, haren aspaldiko lagun batek eta akusatuetako batek ordaindu zuten egonaldia. (BBCk Marie kamera ezkutu batean 15 urteko modelo bati sexu bakoitzeko 300 libera eman nahian harrapatu ondoren gertatu zena, eta Elite Model Look-ez harrotuz urte horretan lehiakideekin lo egiteko).[7]
2002ko abenduaren 11n, hainbat urtez depresio kronikoa izan ostean, Mulder koman sartu zen, bere buruaz beste egiteko saiakera batean lo egiteko pilula gaindosi baten eraginez. Ez zuen oharrik utzi. Urgentziaz eraman zuten Neuillyko Ospitale Amerikarrera, bizilagunek konorte barik aurkitu zutenean Montaigne etorbide esklusiboaren gaineko Parisko apartamentuko pisuan, bertan hartzen baitzuen ostatu lagunekin. Mulderren gurasoek Holandatik bidaiatu zuten, Jean-Yves Le Fur mutil-lagun ohiarekin egoteko, eta Holandara ere joan ziren. Ustez, Le Fur izan zen Mulder konorte barik aurkitu zuen pertsonetako bat, hainbat telefono-deiri erantzun ez eta apartamentura heldu zenean. Biharamunean esnatu zen komatik.[7]
Itzulera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004 urteko udan, Mulderrek berriro musikaren industrian sartzea erabaki zuen. Niagara taldeko Daniel Chenevez abeslari, konpositore, moldatzaile eta letristarekin lan egin zuen, Karen Mulder izeneko CDa grabatzeko. 2006 urteko urriaren 30ean, alaba bat izan zuen, Anna.
2007 urteko uztailaren 1ean, Parisko Dior Otoño / Invierno 08/07 Couture ibiltokira itzuli zen, Naomi Campbell, Linda Evangelista, Helena Christensen, Amber Valletta, Shalom Harlow, eta Stella Tennant modeloekin batera.
2009 urteko uztailaren 1ean, Daily Mail egunkariak jakinarazi zuen Mulder Parisen atxilotu zutela, bere zirujau plastikoari eraso egingo ziola mehatxatzeagatik. Kirurgia plastikoaren izaera zehatza ezagutzen ez den arren, eta emaitza inoiz jakinarazi ez den arren, Karen Mulderrek profil baxua mantendu du tortura horren guztiaren ostean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Karen Mulder» Grazia (kontsulta data: 2025-05-13).
- ↑ Hung, Steffen. «Karen Mulder - I Am What I Am» hitparade.ch (kontsulta data: 2025-05-13).
- ↑ FashionModelDirectory.com, The FMD-. «Karen Mulder - Fashion Model | Models | Photos, Editorials & Latest News | The FMD» The FMD - FashionModelDirectory.com (kontsulta data: 2025-05-13).
- ↑ (Frantsesez) «Exclusif : Karen Mulder en garde à vue» Le Figaro 2009-06-30 (kontsulta data: 2025-05-13).
- ↑ (Frantsesez) à 00h00, Par Patrice Laurent Le 17 mars 2001. (2001-03-16). «Le premier court-métrage avec Karen Mulder» leparisien.fr (kontsulta data: 2025-05-13).
- ↑ (Frantsesez) à 00h00, Par Christophe Dubois Le 29 novembre 2001. (2001-11-28). «L'affaire Karen Mulder» leparisien.fr (kontsulta data: 2025-05-13).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Biografía de Karen Mulder» ¡HOLA! 2006-11-07 (kontsulta data: 2025-05-13).
- ↑ Arthurs, Deborah. (2012-07-18). «Supermodel Karen Mulder back to her best age 42 after battling depression and suicide attempts» Mail Online (kontsulta data: 2025-05-13).