Kargagailu (su-arma)
| Kargagailu (su-arma) | |
|---|---|
| gailua eta ontzia | |
| Honen parte | repeating firearm (en) |
- Artikulu hau suzko armen mekanismoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kargagailu».
Kargagailua, su armetan, jaurtigaiak kokatzen diren pieza da.[1] Kargagailuak armetan (finkoak) integratuta egon daitezke, edo ateratzeko modukoak izan daitezke. Kargagailuak biltegiratutako kartutxoak mugitzen ditu, eta errekamaran kokatzen ditu su-armaren ekintza beragatik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo su-armak bolbora beltzez eta berunezko bola batez kargatzen ziren, eta berriro kargatu gabe tiro batzuk egiteko, hainbat kanoi behar ziren, bi kanoiko eskopetan bezala, edo errekamara ugari, errebolberretan bezala. Biek bolumena eta pisua gehitzen dituzte kanoi bakar baten eta errekamara bakar baten aurrean; hala ere, saiakera asko egin ziren kanoi bakar batetik tiro batzuk lortzeko, karga gainjarriak erabiliz. Orratz-fusila eta paperezko kartutxoa bezalako diseinuek karga-prozesua bizkortu zuten, baina errepikapen-mekanismo fidagarriak ez ziren agertu kartutxo independenteak garatu ziren arte.
Formak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kargagailuak hainbat tamainatakoak dira: kisketadun fusilen kargadoreak, bala gutxi batzuk dituztenak, eta metrailadore arinen zintak, ehunka bala dituztenak. Era askotakoak ere badira: zuzenak, kurbatuak, danborrekoak, helikoidalak edo zintak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «kargagailu». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2025-10-22.)