Kari (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kari eskandinaviar mitologiako erraldoi bat eta Fornjoten semeetako bat da. Thulurretako batean haizearen sinonimo bezala aipatzen da. Pertsonaia hau soilik Hversu Noregr byggdisten ("Nola Norvegia populatua izan zen") eta Orkneyinga sagan agertzen da, Kari bere aitaren erresumen oinordeko bezala agertzen den istorioetan. Hversu Noregr byggdisten bere ondorengoak Finlandia eta Kvenlandeko gobernariak dira. Kari Frosti (antzigarra) izeneko seme baten aita da Orkneyinga sagaren arabera, baina Jökull (jǫkull, izotz burruntzi, izotz, glaziar) deitua Hversu Noregr byggdisten arabera. Seme hau Snær Zaharraren aita da (Snærr inn gamli 'Elur Zaharra').

Izen bereko beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]