Edukira joan

Karina (abeslaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karina (abeslaria)

(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Isabel Llaudes Santiago, María Isabel Bárbara Llaudes Santiago
JaiotzaJaén1945eko abenduaren 4a (80 urte)
Herrialdea Espainia
Talde etnikoamediterranear arraza
Lehen hizkuntzagaztelania
valentziera
Hezkuntza
HeziketaSanta Teresa de Jesús konpainia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, estudioko musikaria eta aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika
Yé-yéa
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaEMI
Hispavox
Divucsa

IMDB: nm0439339 Spotify: 7kL7lbaqaHIUB3Ol5YU69a Musicbrainz: 408b0c67-e71a-417e-87b1-24eef74e4108 Songkick: 258260 Discogs: 388321 Allmusic: mn0003489031 Deezer: 85766522 Edit the value on Wikidata

María Isabel Llaudes Santiago (Jaen, 1945eko abenduaren 4a) abeslari eta aktorea da. Abeslari gisa egindako ibilbide luzeak, 60ko eta 70eko hamarkadetan telebistan izandako eraginarekin batera, Espainiako pop kulturako artista eraginkorrenetako bat bihurtu du.[1][2][3][4]

2025eko abenduaren 16an, Espainiako Gobernuak Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion kulturaren munduko 35 pertsona ospetsurekin batera.[5]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962. urtean egin zen ospetsu Espainiako telebistako Escala en hi-fi saioan, non aktore eta abeslari talde batekin garai hartako guatekeen abesti ezagunenak abesten zituzten. 1963. urtetik aurrera, hainbat filmetako protagonista izan zen, besteak beste, El último sábado, Los chicos del Preu eta La chica de los anuncios. Hamarkada amaieran, Karina abeslari emankor gisa finkatu zen, honako kantu hauekin: Las flechas del amor, Romeo y Julieta, El baúl de los recuerdos eta La fiesta.

1970. urtean, Pasaporte a Dublín saioan hartu zuen parte, eta, horri esker, 1971ko Eurovision Kantu Jaialdian Espainia ordezkatu zuen, «En un mundo nuevo» abestia interpretatu eta bigarren postuan geratu zen. 1972. urtean izen bereko filmaren protagonista izan zen, eta La Pandilla musika-taldeko haur batzuen etxe-irakasle papera egin zuen. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran, Hispavoxek ez zion disko kontratua berritu, eta Mexikora joan zen bizitzera.

Laurogeiko hamarkadan, alabak zaintzen jardun zuen. 1992. urtean kirurgia egin zioten, eta urte batzuetan eszenatokietatik urrun egon zen.

2003. urtetik aurrera, bere ibilbide musikala biziberritu zuen, Vivo cantando: los años dorados telebistako lehiaketan parte hartu zuen, eta horri esker Gracias albuma kaleratu zuen, Vale Music-en bidez. COVID-19 pandemiak Espainian eragindako konfinamenduan, 2020. urtean, biralizatu egin zen edukia sare sozialetan argitaratzeari esker. 2023. urtean Gran Hermano VIP lehiaketaren zortzigarren edizioan hartu zuen parte, eta 2025ean Arteen Andaluziako Domina jaso zuen.[6]

Karina entretenimenduaren hainbat arlotan arrakasta izan duen artista bakanetakoa da, eta bere ibilbideak gorabeherak izan baditu ere, berrogeita hamar urte baino gehiagoz iraun du indarrean.

Estudioko albumak
  • 1970: Colores
  • 1972: Tiempo al tiempo
  • 1974: Lady Elizabeth
  • 1981: Ahora que estuviste lejos
  • 1981: Aunque no te vuelva a ver
  • 1982: Mi propia red
  • 1987: Siempre está en mi corazón
  • 1988: La cántara
  • 1990: Auténtica
  • 1991: Soy como soy
  • 1992: Engañada
  • 1997: Viva el amor
  • 1998: Navidades para ti
  • 2003: Gracias
  • 2005: Ayer y hoy
  • 2019: Tú eres

Hainbat filmetan hartu du parte:[7]

  • 1963, Eskala hi-fi (zuz. Isidoro Martinez Ferry). Escala en hi-fi telebista-programak izandako arrakasta aprobetxatuz, Isidoro Martínez Ferry zuzendariak film hau egin zuen. Film horretan, gazte batzuek, ospea lortu nahian, frontoi moduko batean entseatzen dute. Azkenik, telebistan jarduteko kontratu bat lortu dute, baina, akats baten ondorioz, estudioak gainezka egin du.
  • 1966, El último sábado (zuz. Pedro Balaña). Larunbatean, 1966ko urtarrilaren 1ean, bere bigarren filma estreinatuko da, oraingoan Pedro Balañak zuzendua. José Luis Bartzelonako familia xume bateko gazte bat da, motoen zale amorratua. Bere ametsa zilindrada handi bat erostea da, baina bere egoera ekonomikoak ez dio inolaz ere uzten. Montjuiceko zirkuituan lasterketa bat ikusten ari dela, italiar dotore bat ezagutu du, ezkutari baten ordezkaria, eta iradoki egin zaio. Mutilak uste du bere nahiak betez gero amestutako motorra lor dezakeela.
  • 1967, Los chicos del Preu (zuz. Pedro Lazaga). 1967an, Pedro Lazagak zuzendu zuen film hau. Bertan, ikasturte berri bati ekin zioten gazte batzuen kezkak, arazoak, amodioak, adiskidetasunak, desadostasunak eta esperientziak kontatzen dira, unibertsitatera eta, beraz, helduarora sartzeko aukera emango diena.
  • 1968, La chica de los anuncios (zuz. Pedro Lazaga). Berriro ere, Pedro Lazagak Karina du protagonista La chica de los Anuncios lanean. Famatu egiteko Madrilera doan Malagako neska batek publizitatearen munduan egin duen ibilbidea kontatzen du.
  • 1972, En un mundo nuevo (zuz. Ramon Torrado eta Fernando Garcia de la Vega). 1971n, Karinaren Eurovision-eko esperientziaaren ondoren, Ramón Torrado eta Fernando García de la Vega zuzendariek film hau grabatzeari ekin zioten. Bertan, La Pandilla musika-taldeko haurren etxe batera heldu zen artista, etxe-irakasle gisa. Eskolak kantutzen ematn zituen, eta talde horren sustatzaileek Eurovision jaialdira joatea proposatuko diote.
  • 2022, Camera Café, la película (zuz. Ernesto Sevilla).

Sariak eta aitorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2025eko otsailaren 28an, Andaluziako Arteen Domina
  • 2025en, Espainiako Gobernuak Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]