Karina Pacheco
Karina Pacheco | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Karina Pacheco Medrano |
Jaiotza | Cusco, 1969 (54/55 urte) |
Herrialdea | Peru |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta antropologoa |
Parte-hartzailea
|
Karina Pacheco Medrano (Cusco, 1969) Peruko idazle, argitaratzaile eta antropologoa da. 2022an Peruko Literatura Sari Nazionala eskuratu zuen eleberri kategorian El año del viento lanarekin.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karina Pachecok bere jaioterrian, Cuscon, eman zituen haurtzaroa eta nerabezaroa, eta 16 urterekin utzi zuen. Eskola ikasketak amaitu zituen Estatu Batuetan eta Perura itzuli zen antropologia ikastera. Antropologian lizentziatu zen Cuscoko San Antonio Abad Unibertsitate Nazionalean. Tesiaren izenburua Productores de coca en los valles de La Convención y Lares zen.[2] Ondoren, 12 urtez bizi izan zen Espainian. Bertan, Amerikako Antropologiako doktoretza egin zuen, eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Desberdintasuneko, Lankidetzako eta Garapeneko masterra egin zuen.[3] Ceques Editores argitaletxea zuzentzen du. Cuscon du egoitza, eta Historia, Antropologia eta Literaturan espezializatutako argitaletxe independentea da.[4] Mendizalea da.[5]
Ideologikoki Alberto Fujimoriren aurkako jarrera izan zuen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kultura, garapen, arrazakeria eta diskriminazio gaietan espezializatutako liburuak eta artikuluak argitaratu ditu.
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La voluntad del molle, Ed. San Marcos, Lima, 2006; Fondo de Cultura Económica, Lima, 2016; Seix Barral, Lima 2021.
- No olvides nuestros nombres, San Marcos argitaletxea, Lima, 2009; Ministerio de Cultura DDC Cusco, 2014.
- La sangre, el polvo, la nieve, San Marcos, Lima, 2010; Seix Barral, Lima, 2021.
- Cabeza y orquídeas, Borrador Editores, Lima, 2012.
- El bosque de tu nombre, Ceques Editores, Cusco, 2013; Seix Barral, Lima, 2019.
- Las orillas del aire, Seix Barral, 2017.
- El año del viento, Seix Barral, Lima, 2021.
Ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alma alga, Borrador, Lima, 2010
- El sendero de los rayos, Ceques, Cusco, 2013
- Miradas, aurretik argitaratutako 8 ipuinen antologia. Gobierno Regional del Cusco, 2015
- Lluvia, 9 testu; Seix Barral, 2018
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022: Peruko Literatura Sari Nazionala El año del viento eleberriarekin.
- 2018: Peruko Literatura Sari Nazionalaren aipamena Las orillas del aire liburuarekin.
- 2010: Federico Villarreal Eleberri Sari Nazionala Cabeza y orquídeas liburuarekin.
- 2013: Luces y Artes saria 2013ko ipuin liburu onenari, El sendero de los rayos liburuarekin.[6]
- 2008: Cuscoren Eleberri Lurralde Saria No olvides nuestros nombres liburuarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.gob.pe/institucion/cultura/noticias/671576-ministerio-de-cultura-anuncia-a-los-ganadores-del-premio-nacional-de-literatura-2022
- ↑ https://rpp.pe/cultura/literatura/presentan-la-antologia-kintu-historias-memorias-y-recorridos-de-la-hoja-de-coca-noticia-1381989
- ↑ https://peru21.pe/cultura/karina-pacheco-fantastico-hablarnos-crudamente-realidad-436080-noticia/?ref=p21r
- ↑ https://www.librosperuanos.com/editoriales/detalle/967/Ceques-Editores
- ↑ https://limaenescena.pe/karina-pacheco-medrano-me-encanta-seguir-el-susurro-de-los-mitos/
- ↑ [1], Perú21, 2018/10/20.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Elkarrizketa Eldiario.es aldizkarian, 2024/08/07.
- (Gaztelaniaz):Letra Capital saioaren elkarrizketa 2023an, Youtuben.