Karioka (jentilizioa)
Karioka da Rio de Janeiro hirian, Brasilgo Rio de Janeiro estatuko hiriburuan, jaiotako pertsonei ematen zaien izena.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jentilizio hau jatorrizko tupi hizkuntzaren kari-oca hitzetik sortu omen zen, euskaraz "kanpoko gizonaren etxea" edo "guaranien etxea". Horrela deitu zieten jatorrizko biztanleek garai kolonialean Riora etorritako atzerritarrei. Hala ere, azalpen hau hedatuena izan arren, eztabaidagarria ere bada, eta badira beste teoria batzuk. Haietako baten arabera, adibidez, jatorrizko hitza kara'i oka izango litzateke, hau da, tupi-an "karijo-etxea", Rio de Janeiroko jatorrizko tribua, Carioca ibaiaren inguruan, Gloria eta Flamengo auzoen artean, bizi zena.
Izena geroago Karioka ibaira hedatu zen eta azkenean Rio de Janeiron jaiotakoen izen gisa ezarri zen. [1] "Brasildar" zentzu orokorragoan erabiltzea, kirol hizkuntzan askotan entzuten den moduan, okerra da. [2][2] [3] Rio de Janeiro estatuan jaiotakoei flumindar deitzen zaie, beraz, karioka guztiak flumindarrak dira, baina flumindar guztiak ez dira kariokak.
Karioka izena Brasil osoaren jentilizioarekin, hau da, brasildarra (edo "brasilero" portugaldarismoa), nahasi izan da hiru mende luzez Rio de Janeiro Brasilgo hiriburua izan delako, 1960an Brasilia izan zen arte, eta baita hiririk aberatsena eta garrantzitsuena ere. Hala ere, Brasilen inork ez dio pertsona bati "karioka" deitzen Rio de Janeiro hirian jaio ezean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Nota técnica Nº12: Zona Sul a imagem do carioca», del equipo técnico del Plano Estratégico 2001/2004 da Cidade do Rio de Janeiro, publicado en Rio Estudos Nº108, junio de 2003
- ↑ a b Diccionario Panhispánico de Dudas - Accedido en agosto de 2009
- ↑ ¿Selección carioca? sólo para Ronaldo, Adriano, Juan y Parreira