Edukira joan

Karius og Baktus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karius og Baktus
Datuak
IdazleaThorbjørn Egner (mul) Itzuli
Argitaratze-data1949
Generoachildren's novel (en) Itzuli eta maitagarri-ipuina
Jatorrizko izenburuaKarius og Baktus
HerrialdeaNorvegia

Karius og Baktuseuskaraz: «Karius eta Baktus»— Thorbjørn Egner antzerkigile norvegiarrak idatzitako eta ilustratutako haurrentzako ipuina da, 1949an argitaratua.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Pertsonaia nagusiak Karius ilebeltza eta Baktus ilegorria dira (izenak «karies» —txantxar— eta «bakterio» terminoetatik datoz). Jens izeneko mutil baten hortzen barrunbeetan bizi ziren bi «hortz-troll» txiki ziren. Bizitza oso ona eramaten zuten, Jensek ogi zuria jarabearekin jaten zuenean hortzak garbitu gabe. Azkenean, dentistak Jensen hortzak tratatu zituen, eta Kariusek eta Baktusek jada ez zuten lekurik izen mutilaren ahoan[1].

Kaleratu eta urte batzuetara, Thorbjørn Egnerrek jatorrizko edizioa egokitu behar izan zuen. Haur asko haserretu ziren Jensek dentistarengana joatea erabaki eta Karius eta Baktus hustubide handira desagertzeagatik. Editatutako bertsioan baltsa batean amaitzen dute itsasoan, beste aho baten bila[2].

Marrazki biziduna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1954an, Ivo Caprino zinemagileak bi troll hauei buruzko marrazki bizidun labur bat sortu zuen[2].

Ipuina argitaratu zenetik, hortz-trollen ideia gailu pedagogiko gisa erabili da Eskandinaviako haurren hainbat belaunaldientzat[3]. «Ez egin zure amak esaten duena, Jens!» esaldia oso famatua da Norvegian[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]