Karl-Heinz Kunde
Karl-Heinz Kunde | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kolonia, 1938ko urtarrilaren 6a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Kolonia, 2018ko urtarrilaren 15a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
|
Karl-Heinz Kunde (Kolonia, 1938ko urtarrilaren 6a - 2018ko urtarrilaren 15a) txirrindulari alemaniarra izan zen, profesionala 1962tik 1973ra.
Kirol Ibibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karl-Heinz Kundek 1959an hasi zuen txirrindulari ibilbidea. Urte hartan laugarren amaitu zen Alemaniako amateurren errepideko txapelketan. 1960an Austriako Itzulian parte hartu zuen, non laugarren etapa irabazi zuen eta sailkapen nagusiko zazpigarren postuan amaitu zen, lehenbiziko alemaniarra izanik. 1961ean bere lehen titulua eskuratu zuen, afizionatu mailako Alemaniako txapeldun bihurtuz. Urte berean, Etorkizuneko Tourrean ere parte hartu zuen, non laugarren postuan amaitu zen. Munduko txapelketan, berriz, arrakasta gutxiago izan zuen, zirkuituan bi itzuli bakarrik egin ondoren amore ematen zuen eta.
Afri-Cola-Rabeneick talde alemaniarrarekin kontratua sinatu zuen, txirrindulari profesional txikienetako bat bihurtuz (1,59 metroko altuera zuen eta). Urte batez emaitza sendorik osatu ondoren, 1963an Alemaniako errepideko mendiko txapelketa irabazi zuen. 1970ean garaipen hori errepikatu zuen. 1963ko Luxenburgoko Tourreko etapa bat irabazi zuen, baina sailkapen nagusiko 14. postuan sailkatu zen. Flèche Wallonnen arte hartu zuen, 41. postuan amaituz.
1964an, errepideko txirrindularitzako bi proba garrantzitsutan parte hartu zuen: Munduko txapelketan eta Frantziako Tourrean. Mundialean ez zuen lasterketa bukatu, baina 16. postuan amaitu zuen bere lehen Tourra. Munduko txapelketetan ez zuen aparteko emaitzarik lortu, zortzitan parte hartu zuen eta bitan baino ez zen bukatu lasterketa. Hala ere, 1965eko Munduko txapelketan bosgarren postu bikaina lortu zuen. Frantziako Tourrean sei aldiz parte hartu zuen eta bitan ez zuen amaitu. 1966ko Tourrean bederatzigarren sailkatu zen, bere ibilbideko emaitzarik onena. Horretaz gain, ekitaldi honetan lau egunez jantzi zuen liderraren maillot horia.
Italiako Giroan behin hartu zuen parte 1968an eta 24. amaitu zen. Suitzako Itzulian 1968tik 1972ra lehiatu zen eta 1968ko ekitaldian lortu zuen emaitzarik onena, hamargarren sailkatu zelarik. Bere ibilbideko azken urteetan, klasiko handietan ere aritu zen: 1972ko Lieja-Bastogne-Lieja (25.), 1973ko Paris-Roubaix (19.) eta 1973ko Milan-San Remo (86.).
Ziklo-kros probetan ere ibili zen. Besteak beste, Ziklo-kroseko Munduko Txapelketan parte hartu zuen 1969an eta 1972an, non 18. eta 21. amaitu zuen, hurrenez hurren. Alemaniako txapelketan lau aldiz amaitu zen podiumean, titulua irabazi ezinik. Horretaz gain, pistako hainbat Sei Eguneko lasterketetan parte hartu zuen.
1973ko denboraldian Alemaniako Ha-Ro taldean amaitu zuen txirrindulari ibilbidea. Erretiratu ondoren, bizikleta denda bat izan zuen Kolonian.[1].
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amateurretan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960
- Austriako Itzuliko etapa 1
1961
Profesionaletan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1963
Alemaniako errepideko mendiko txapelketa
- Luxenburgoko Tourreko etapa 1
1964
- 3. Alemaniako errepideko mendiko txapelketan
1965
- 2. Flandriako Tourra B
- 3. Dauphiné Libérén
- 5. Munduko errepideko txapelketan
1966
- 2. Alemaniako errepideko mendiko txapelketan
- 9. Frantziako Tourrean
1968
1970
1972
- Paris-Nizako etapa 1 (taldekako erlojupekoa)
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketa | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
— | — | — | — | — | UT | 28. | — | — | — | — | — |
![]() |
— | — | 16. | 11. | 9. | UT | UT | — | — | — | 20. | — |
![]() |
— | — | — | UT | — | — | — | — | — | — | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Ziklo-krosa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1968-1969
1970-1971
1971-1972
1972-1973
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Alemanez) karl-heinz-kunde.de.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karl-Heinz Kunde - ProCyclingStats