Karl Bouda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Karl Bouda
Bizitza
Jaiotza Hanburgo1901eko otsailaren 10a
Heriotza Erlangen1979ko uztailaren 31 (78 urte)
Jarduerak

Karl Bouda (Hanburgo, 1901eko otsailaren 10a - Erlangen, 1979ko uztailaren 31a) Alemaniako euskalaria izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berlingo Unibertsitatean Filologia-ikasketak egin ondoren, Erlangenera igaro zen bertako katedra baten jabe eginik. Euskal gaia landu zuen bere lehen lanean, Zwei baskische Wörter (1932, Caucasica Leipzig aldizkarian argitaratua), euskara eta Kaukasoko hizkuntzen arteko harremanak aztertu zituen. Artikulu ugari idatzi zituen Euskal Herriko, Alemaniako eta erbesteko filologia agerkarietan; hizkuntzalaritza, hiztegia, euskara eta Kaukasoko hizkuntzen arteko harremanak, onomastika, gramatika eta abar landu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.