Karl Carstens

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karl Carstens
Karl Carstens

Standarte des Bundespräsidenten.svg
Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea
1980ko uztailaren 1a – 1984ko ekainaren 30a
Kantzilerra Helmut Schmidt
Helmut Kohl
Aurrekoa Walter Scheel
Ondorengoa Richard von Weizsäcker

Bundestag-eko presidentea
1976ko abenduaren 14a – 1979ko maiatzaren 31
Aurrekoa Annemarie Renger
Ondorengoa Richard Stücklen

Jaiotza 1914ko abenduaren 14a
Bremen,  Alemania
Heriotza 1992ko maiatzaren 30a,
Berlin, AlemaniaAlemania
Alderdi Politikoa Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU)
Ezkontidea Veronica Prior
Erlijioa Luteranoa
Sinadura Karl Carstens-ren sinadura


Karl Carstens (Bremen, 1914 - Meckenheim, Bonnetik hurbil, 1992) alemaniar politikaria eta abokatua izan zen. Legeak eta politika-zientziak ikasi zituen Frankfurt, Munich, Königsberg eta Hanburgeko Unibertsitateetan. 1937an alderdi nazian sartu zen, beka bat lortzearren, baina ez zen inoiz alderdikide aktiboa izan. Hegazkinen aurkako unitate batean zerbitzatu zuen Bigarren Mundu Gerran, eta hura amaitu zenean, errugabe deklaratu zuen nazien aurkako epaitegi batek. Gerraren ondoren, Carstensek ikasketei heldu zien berriz Frantziako Dijonen eta Yale Unibertsitatean, eta 1949an etxera itzuli zen, abokatu lanetan jardutera. 1954an, Europako Kontseiluan Mendebaldeko Alemaniaren ordezkari izateko hautatu zuten. Handik hiru urtera, Carstens izan zen Erromako Ituna eraiki zuten arkitektoetako bat, Europar Ekonomia Erkidegoaren sortzaileetako bat, alegia. Konrad Adenaueren Kristau Demokraten Batasuneko (CDU) kide gisa, Kanpo Arazoetako estatu-idazkari (1960-66) eta Defentsako ministroaren laguntzaile (1966-67) izan zen. 1972an, Parlamenturako (Bundestag) hautatua izan ondoren, CDUko buruzagi izan zen Parlamentuan (1973-76), lehenik, eta Parlamentuko lehendakari, gero (1976-79). Ondoren, Alemaniako Errepublika Federaleko lehendakari hautatu zuten (1979-1984), eta haren izendapena eztabaidatua izan bazen ere, estatuburu eraginkorra eta maitatua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Carstens Aldatu lotura Wikidatan