Karl Friedrich Schinkel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Karl Friedrich Schinkel
Schinkel1.jpg
Bizitza
Jaiotza Neuruppin1781eko martxoaren 13a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Berlin1841eko urriaren 9a (60 urte)
Hobiratze lekua Dorotheenstadt cemetery
Familia
Aita Cuno Christian Schinkel
Hezkuntza
Heziketa Bauakademie
Hizkuntzak alemana
Ikaslea(k) Friedrich Ludwig Persius
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa eta margolaria
Lan nabarmenak Glienicke Palace
Q320323
Q321105
Schlossbrücke
Charlottenhof Palace
Burdinazko Gurutzea
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniar Arkeologia Institutua
Prussian Academy of Arts
Académie des Beaux-Arts
Accademia di San Luca
National Academy Museum and School
Royal Institute of British Architects
Academy of Fine Arts Vienna
Arteen Akademia Inperiala
Royal Swedish Academy of Fine Arts
Mugimendua Greek Revival architecturea

Karl Friedrich Schinkel (Neuruppin, Brandenburgo, 1781 martxoaren 13 - Berlin, 1841 urriaren 9) arkitekto eta margolari neoklasiko prusiarra zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1798 urtean Neuruppineko Lizeoa utzi eta Berlinera joan zen ikasketak jarraitzera. 1803an lehen bidaia egin zuen Italiara, baina itzultzean Napoleonek tropek Berlin hartua zuten. Frantziaren desegigoaren ondoren, Schinkel eraikitze kabinete prusiarreko arduraduna egiten da. Bere eginkizuna Berlin eraldatzea izango da, Prusiako hiriburu eredugarri bihurtzeko. Beste prusiar lurraldeetako ardura ere bazuen, Renaniatik hasi eta Königsberg hiriraino.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schinkelen estiloa garairik emankorrenean arkitektura klasiko greziarrerako itzuleran datza, agian inbaditzaile frantziarren estilo erromatarretik aldentzeko. Bere eraikin ezagunenak Berlin eta inguruetan daude. Horien artean aipatzekoak dira Schauspielhaus (1819-1821), aurreko antzokia ordeztu zuena sute baten erre baitzen, eta Museo Zaharra edo Altes Museum (1823-1830), eraiki zenean Museo Berria zena..

Schinkelen garrantzia ez datza eraikitako lanetan bakarrik, baizik-eta lan teorikoan ere bai. Bere ideiak argi agertzen dira eraiki gabeko proiektuetan ere, hala nola Akropolia Errege Jauregi bihurtzeko lanetan eta Orianda Jauregiaren eraldaketan (Krimean). Proiektu hauek eta beste asko Sammlung architektonischer Entwürfe (Zirriborro Arkitektonikoen Bilduma 1820-1837 artean) eta Werke der höheren Baukunst (1840-1842; 1845-1846) liburuetan agertzen dira.

Askoren arabera, egoera politikoak (frantziarren okupazioa eta errege prusiarren gaitasun eza) Schinkel garapen osora iristea galarazi egin zuen, haren eskemek aurreikusten duten talentu eta gaitasunak etenez.

Hala ere, bere eragina garaiko Prusian eta oraingo Alemanian izugarria izan dela esan daiteke, Mies van der Rohe arkitektoarenganaino iritsi baita.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin gehienak garaiko Prusian egin zituen, oraingo Alemanian gutxi gorabehera.

Margolan gehienak Berlingo museoetan daude ikusgai, adibidez Alte Nationalgalerie museoko 3.05 gelan.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Friedrich Schinkel Aldatu lotura Wikidatan