Karl Jenkins

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karl Jenkins

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKarl William Jenkins
JaiotzaPenclawdd1944ko otsailaren 17a (80 urte)
Herrialdea Gales
Familia
Ezkontidea(k)Carol Barratt (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCardiffko Unibertsitatea
Royal Academy of Music
Gowerton School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, saxofoi-jotzailea, teklatu-jotzailea, oboist (en) Itzuli eta jazz musikaria
Enplegatzailea(k)Glasgowko Unibertsitatea
Glamorganeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoajazza
Rock progresiboa
New Age musika
musika klasikoa
Musika instrumentuasaxofoia
oboea
baritone saxophone (en) Itzuli
musical keyboard (en) Itzuli
Piano elektrikoa
DiskoetxeaVirgin Records
Caroline Records (en) Itzuli
Deutsche Grammophon (en) Itzuli

karljenkins.com
IMDB: nm0420893 Facebook: KarlJenkinsMusic Souncloud: karljenkinsofficial Spotify: 1q1wfzh2xtpj27TnIAqIvd Musicbrainz: 8f88db93-5914-4754-82ee-7d889bbc573e Songkick: 512868 Discogs: 253632 Allmusic: mn0000131898 Edit the value on Wikidata

Karl Jenkins (Penclawdd, Gower, Gales, 1944ko otsailaren 17a) Galesko musikagilea da.[1]

Oboe jo zuen Erresuma Batuko Orkestra Infantilean. Gaztetan jazzean eta rockean aritu zen hasieran Nucleus bandarekin eta gero 1972an rock progresiboan lantzen zuen Soft Machine taldearekin Canterburyn.

Iragarkietarako hainbat doinu sortu ditu, Adiemus esate baterako, Delta Airlines-erako sortu zuena. Doinuak arrakasta handia sortu zuenez geroago Adiemus proiektua sortu zuen. Proiektu horren lehen diskoko lehen doinua iragarkiko Songs of sanctuary izenekoa izan zen.

Musikagile moduan hainbat genero lantzen zituen Adiemus proiektu berritzailearekin hasi zen. Jenkins-ek proiektu hau zuzendu zuen herri askotan: Japonia, Alemania, Espainia, Finlandia, Holanda eta Belgika. Baita Royal Albert Hallen eta Londresko Battersea estazio elektrikoan. Adiemus proiektuaren lehen diskoa (Songs of Sanctuary, 1994) oso ondo saldu zenez beste disko berri batzuk ere sortu zituzten geroago, bakoitza gai desberdin baten inguruan.

Bakarka ere sortu ditu lanak Adiemus proiektutik kanpo. 1998an plazaratu zuen Imagined Oceans, Ilargiko 14 itsasoen izenekin sortutako piezak batzen dituen diskoa.

1999an argitaratu zuen Gizon armaduna - Bakearen aldeko meza (The Armed Man - A Mass For Peace) lanean gerren bukaeraren apologia egin zuen,eta klasiko garaikide bat izatera heldu da obra horretako Agnus Dei pieza. 2005ean Requiem/In These Horizons Stones Sing diskoan 18 abesti argitaratu zituen, non horietako lehen 13 abestiak bere aitaren omenezko requiema diren. Kazakhstango Mende-Orkestrak grabatu zuen disko hori.

Obra batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinu arrakastatsuenen bildumak:

Beste lan batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Karl Jenkins Biography, Songs, & Albums» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]