Karl Lagerfeld

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Karl Lagerfeld
Karl Lagerfeld.jpg
Bizitza
Izen osoa Karl Otto Lagerfeldt
Jaiotza Hanburgo1933ko irailaren 10a (83 urte)
Herrialdea  Alemania
 Suedia
Familia
Aita Otto Lagerfeld
Hezkuntza
Heziketa Lycée Montaigne
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea fashion designerra, diseinatzailea, argazkilaria, argitaratzailea, posta zigilu diseinatzailea eta costume designerra
Enplegatzailea(k) Chanel
Jasotako sariak
IMDb nm0481220
www.karllagerfeld.com/
Signature Karl Lagerfeld.jpg

Karl Otto Lagerfeld (Hanburgo, 1933ko irailaren 10a) alemaniar jostuna da.

1952an, Parisera joan zen ikastera, eta hamasei urte zituela lortu zuen lehen saria nazioarteko diseinu-txapelketa batean, Yves Saint Laurentekin berdindurik. Orduan, ikasketak utzi, eta Pierre Balmainen laguntzaile gisa hasi zen lanean. 1958an, Jean Patou ospetsuaren estilista bilakatu zen, baina berehala hasi zen bere kasa lanean, besteak beste, Valentino, Chloé eta Erromako Fendi moda-etxeetarako modeloak sortzen. 1983an, Chanel etxekoek kontratatu zuten, Coco sortzaile mitikoa hil zenetik gainbehera zetorren enpresa suspertu eta indarberritzeko. Lagerfelden eskutik, Chanel enpresa pixkanaka indar hartzen hasi zen, 1980ko hamarkada horretan moda frantsesaren euskarrietako bat bilakatu zen arte. Estilista-lan horietatik kanpo, bere enpresa sortu eta KL izeneko lehen prêt-à-porter bilduma aurkeztu zuen 1984an. 1986an, Frantziako goi-mailako joskintzaren saririk ospetsuena, Urrezko Titarea, lortu zuen, eta, hurrengo urtean, argazkilaritzan hasi zen, berak sortutako jantziei buruzko erreportajeak eginez. Goi-mailako jantzi-bildumak diseinatzeaz gainera, antzerki, opera eta zinemarako jantziak ere egin ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Lagerfeld Aldatu lotura Wikidatan