Karl Landsteiner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karl Landsteiner, brontzezko bustoa.

Karl Landsteiner (Baden bei Wien, Vienatik hurbil, Austria-Hungariako Inperioa, 1868ko ekainaren 14a - New York, AEB, 1943ko ekainaren 26a) jatorri austriarreko Estatu Batuetako sendagilea izan zen.

Biografia

Vienako Unibertsitateko irakaslea zen. Oinarrizko odol taldeak aurkitu zituen 1901. urtean. Estatu Batuetara jo zuen ondoren, eta 1941. urtean Rh faktorea aurkitu zuen. The Specificity of Serological Reactions obra eman zuen argitara 1936an. Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1930ean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Landsteiner Aldatu lotura Wikidatan